Noticias

​Norbanakoen izen-ematea sustatzeko helburu nagusiarekin, Ortuellako Udalak azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo den Euskaraldian parte hartzeko deia egin die herritarrei.

Izena emateko astebete baino gutxiago falta denean (azaroaren 19an, osteguna, amaituko da epea), zalantzan dauden herritarrei ekimenarekin bat egiteko eta izena emateko deia egin zaie, beren rola hartuta (AB – Ahobizi edo BP – Belarriprest).

Era berean, arigune kopuruari eta horietan parte hartu dutenen kopuruari buruzko datu kuantitatiboak eman dira:

  • Parte hartzaile kopurua: 186
  • Arigune kopurua: 47
  • Ariguneetako kideen kopurua: 440

Gainera, izen-ematea sustatzeko hainbat erakundek egindako agerraldien berri eman da. Horietako bakoitzak bideo bat grabatu du, bere ingurukoen izen-ematea bultzatzeko.
 
Halaber, jakinarazi da Udalak tailerrak antolatu nahi dituela hurrengo edizioan parte hartuko dutenentzat eta Euskaraldiaren inguruko ekintza osagarrien berri eman da:
 
Azaroaren 20ko film emanaldiaren berri eman da (Euskaraldia hasten den egunean). IGELAK FILMA, 19:00etan, Gorbeia aretoan, segurtasun neurriak hartuta (kultura segurua baita). Aldez aurretik izena eman beharko da pelikula ikusteko.
Azaroaren 26an, 19:00etan TXOR TXOR BAKARRIZKETA OKEko erakusketa gelan. Izena aldez aurretik eman beharko da; oso plaza mugatuak.

MEATZALDEKO BERTSOLARIEKIN BERTSO SAIOA (ABENDUAREN 4an, hau da, EUSKARALDIA bukatzen den egunean). Aldez aurretik izena eman behar da. Bide batez, Udalak ekitaldi hau baliatuko du euskararen lekukoa DAri (DURANGOKO LIBURU ETA DISKA AZOKARI) pasatzeko, aurtengoa pandemiaren egoeragatik modu digitalean gauzatuko dena, eta EITBko maratoiak luzatutako proposamena bideratzeko, hau da, bertsoa(k) grabatu COVID-19aren inguruko ikerkuntzarako diru bilketa sustatzeko.
 
Aurkezpeneko Bideoa