Albisteak

Ortuellako Udalak herritar guztioi jakinarazten dizue, BERBALAGUN laster jarriko dela martxan. Egitasmo honen bitartez herriko euskaldunak eta euskara ikasleak elkarrekin erlazionatzen dira, batzuek zein besteek euskaraz mintzatzeko eta praktikatzeko aukera izan dezaten, kideen arteko harreman sarea sendotuz. Azken batean, helburua herritar orori euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea eta euskararen presentzia gure kaleetan eta gizartean areagotzea da.

Dena den, ezin da ahaztu oraindik ere oso egoera berezian gaudela. Hori dela eta,  taldeetan beharrezko prebentzio neurri guztiak aintzat hartuko dira.

Maiztasuna: astean ordubete
Ordutegia: aukerakoa
Matrikulazioa: doakoa

Informazioa eta izen ematea ondoko  lekuetan egin behar da:

Ortuellako AEK Euskaltegia,
Mendialde, 13. Tel.: 607519908

Ortuellako Euskara Zerbitzua,
Labea, Golifar auzoa Tel.: 946640200 (2051)

Berbalagun: 607678075