Albisteak

Ortuellak abian jarri du herriak Interneten duen merkataritza sustatzeko proiektua, Googlen eta www.comerciosdeortuella.eus webgunean egindako 360º-ko bisita birtualen bidez. Horrela, edonork bisitatu ahal izango du eta edozein gailutatik sartu ahal izango da edozein unetan.

Proiektuaren helburu nagusia atari bat garatzea da, Ortuellako merkataritza posizionatzeko eta horietako bakoitza Interneten 'bistaratzea' errazteko, eta, horrela, haien harremanetarako datuetara eta produktu eta zerbitzuetara erraz iristeko. Ildo horretan, bezeroentzat erabilgarria den informazio guztia erakusten da: helbidea, telefonoa, harremanetarako datuak, zerbitzuak edo produktuak, webgunea, sare sozialak, etab.

Web ataria, euskaraz eta gaztelaniaz garatua, tresna indartsua da bezeroek, Ortuellakoek zein beste udalerri batzuetakoek, saltokietako produktuak eta zerbitzuak aurkitzeko, bai eta haiekin harremanetan jartzeko eta/edo bisitatzeko aukera ematen duten datuak aurkitzeko ere.

Gainera, Ortuellako saltokien mapa bat sortu da Googlen. Enpresen sare sozial gisa bistaratuko da, eta bertan argitaratuko dira erabiltzaileek aurkitzeko eta harremanetan jartzeko behar diren datu guztiak, posta-helbidetik eta telefonotik geolokalizaziora arte.

www.comerciosdeortuella.eus