Albisteak

 

#markatupuntueus traola erabiliz, argazki lehiaketa honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, .EUS domeinua ezagutarazten laguntzeko.

Zertarako da kanpaina?
Argazki lehiaketa antolatu dugu uste dugulako .EUS domeinuak jendarte osoari zabaltzeko. Enpresek, saltokiek, erakundeek, norbanakoek… webgunea duen orok du aukera .EUS domeinua eskuratzeko.
Kanpaina hau .EUS domeinua ezagutzen ez dutenei ezagutarazteko eta ezagutzen dutenak erabiltzera edota munduratzera animatzeko abiatu dugu.

Zergatik argazki lehiaketa?
Jendarteari eman nahi diogu partaidetza, jendartea bera delako .EUS domeinua zabaltzeko bidea egingo duena.
Marka edo izenak agertzen diren edozein euskarriri argazkiak ateratzea da argazki lehiaketaren oinarria, horrela modu zuzenean ez bada ere, gure mezua enpresa, erakunde edo saltokiei luzatzen diegulako.
Kanpaina honen asmoa ez da inor .EUS erabiltzera behartuta sentiaraztea. Aitzitik, .EUS sareratzeko gonbitea luzatu nahi dugu, .EUS ezagutarazten laguntzeko eskatzen dugu.

Horretarako #markatupuntueus izatea nahi duzun enpresa, denda, erakunde, musika-talde, elkarte…

Informazio gehiago: http://www.markatu.eus/es/