Albisteak

 

Eskabidea aurkezteko epea eta lekua: urriaren 1etik 30era arte, udaletxean eta Euskara Zerbitzuan (OKEn).

Diru-laguntza motak:

  • Diru-laguntza arrunta: Ikasleek % 65 jasoko dute, 420 € gehienez.
  • Langabetuentzako diru-laguntza: Ikasleek ordaindutako diru-kopuru osoaren % 90 jasoko dute, 550 € gehienez.
  • Diru-laguntza berezia: % 100

Aurkeztu beharreko agiriak:

  1. Udal diru-laguntzaren eskabide-orria, behar bezala beterik.
  2. NANaren fotokopia.
  3. Ortuellako Udalaren erroldatze ziurtagiria.
  4. Interesdunak ikasturtean euskara-ikasketak egin dituen euskaltegi edo zentro homologatu guztien ziurtagiria, hiru zehaztapenokin:
    • Matrikulagatik  ordaindutako  diru kopurua edo kopuruak.
    • Bertaratze-orduen portzentajea.
    • Ikasleak lorturiko emaitza.
  5. Ikasleak eskatutako edo jasotako bestelako diru-laguntzen gaineko zinpeko aitortza eta banku-ziurtagiriak.
  6. Langabetuentzako diru-laguntza eskatu nahi izanez gero, LANBIDEren ziurtagiria.
  7. Beka berezirako oinarriek zehaztutako dokumentazioa.
  8. Gizarte Segurantzan eta BFAn zorrik ez daukazulako ziurtagiria.
  9. Hartzekodunaren fitxa, banketxeko datu eguneratuekin.

Eskaera orria (PDF 110KB)

Hartzekodunaren fitxa (PDF 54KB)