Albisteak

 
  • Garajera edo trastelekuetara sartzeko atea zabaltzen duzunean, egiaztatu zurekin batera ez dela ezezagunik sartzen. Horrelakorik antzematen baduzu, eman horren berri berehala poliziari.
  • Garajera edo trastelekura sartzean edo handik ateratzean, itxaron atea itxi arte, hara sartu edo handik alde egin baino lehen.
  • Erkidegoak, ahal den neurrian, kanpoko pertsonak sartzea eragozteko moduko segurtasun pasiboko neurriak hartu beharko ditu (ate sendoa, segurtasun-sarraila, bideozaintzako kamarak, eta.).
  • Aldiro-aldiro begiratu nola dagoen garajea edo trastelekua.
  • Ez utzi trastelekuaren barruan baliozko objekturik, ezta etxeko giltzarik ere.
  • Etxeko giltzak lapurtu badizkizute eta haiekin batera garajekoa edo trastelekukoa ere baldin bazegoen, zure etxeko giltzaz gain, alda ezazu hura ere.
  • Bizikletak edukiz gero, hormara lotuta egon behar dute, edo beste segurtasun-sistemaren bat erabili behar da. Gainera, identifikatuta egon behar dute (argazki bat atera, bai bizikletarena, bai serie-zenbakiarena), gerora lokalizatu ahal izateko.
  • Ez utzi garajea irekitzeko agindua ibilgailuan, eta uzten baduzu, gorde leku ezkutu batean, inork ez ikusteko moduan.

DAGOENEKO BIKTIMA BAZARA...

  • Kalteak eragin badizkizute eta lapurtu egin badizute, jakinarazi berehala poliziari. Saiatu gauzak ez ukitzen, eta joan zaitez lehenbailehen salaketa jartzera

.