Albisteak

 

Ertzaintzak eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak herritarrak Ertzaintzarekin harremanetan jartzeko mugikorretarako aplikazioa jarri berri dute: APP ERTZAINTZA.

Android, iOS eta Blackberry sistema eragilea darabilten gailuetara jaitsi daitekeen aplikazioa da eta bere bitartez, Ertzaintzarekin zuzenean kontaktatzeko aukera ematen du telefono dei bidez, (doako 900 zenbakia), berehalako Whatsapp, e-posta, SMS edo era anonimoan. SOS Deiakekin (112) larrialdi egoeran harremanetan jartzeko aukera ere eskaintzen du.

Gaur egun, Smartphone-en erabilera zabalduta dagoenez, APP ERTZAINTZA organismo ofizialetan ez ezik, auzoetara eta bestelako elkarteetara hedatzea aproposa delakoan gaude.

Inolako arazorik izatekotan edo Segurtasun Sailaren inguruko informazioa behar edo eskaini nahi izanez gero, Ertzaintzarekin harremanetan jartzeko hedabide hau erabiltzera gonbidatzen zaituztegu.

24 orduz gaude, asteko 7 egunetan.

APP-a jaisteko estekak ondorengoak dira: