Albisteak

 

Gogoratuko duzuen bezala, joan den abenduan aurrekontu partehartzaileen
proposamenak bozkatu ziren (18an OKEn eta 12tik 18ra online)

Hona hemen proposamen zerrenda, botazioko emaitzen arabera ordenatuta:

1. Gazteentzako lokalak
2. OKEn familientzako tokia
3. Txakurrentzako DNA sistema.
4. Kale Nagusia: 634 errepideko lagapena eta Oinbusa egokitzea
5. Gazteentzako  ludoteka
6. Materialak musika tailerretan  
7. Ibaia garbitzea eta berreskuratzea.
8. Puntu beltzak ezabatzea: lurpeko pasabidea ixtea eta argiteria.
9. Frontoian komun publikoak instalatzea
10. Futbol zelaiaren ingurunea egokitzea
11. Ume parkea handitzea
12. Geltokiko parkea berritzea
13. Pista berdea:  kuadro elektrikoa instalatzea
14. Uriosten sartzeko errotondako seinaleak
15. Trenbideko hesiak konpontzea
16. Birziklapenari buruzko kanpaina
17. Aparkaleku lerroak margotzea
18. Kale itsua egokitzea
19. Aiega Zaharreko aparkalekua konpontzea
20. Ureztatze-ahoa
21. Montañesa asfaltatzea
22. Argiteria Capetillon

2016ko aurrekontu partehartzaileen prozesuak  100.000 euroko aurrekontu-saila dauka, beraz lehenengo 3 proposamenak martxan jarriko dira.

Baina prozesua ez da hemen geratzen. Urtarrilaren 31n, arratsaldeko 19etan, OKEn elkartuko gara prozesuaren deboluzioa egiteko. Bilera honetan prozesuaren laburpena egingo da, hautatutako proposamenei eta hurrengo urratsei buruz hitz egingo da.

Urte osoa daukagu aurretik lan egiteko, hortaz, bilerara etortzera eta aurrekontu partehartzaileen prozesuko fase berri honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.