Albisteak

 

OKE erakusketa gelak Lucia Higueras (Ortuellan jaioa) artistaren lanak izango ditu ikusgai aste honetan zehar. Oraingo honetan, bere azken lanak izango dira ikusgai berak "errealismo xume" bezala deitutakoan oinarrituak. Ainhoa Hernandez Kultura zinegotziak esan duenez, "Pozik gaude berriz ere Luciaren lanak espazio honetan izateagatik".

Artistak adierazi duenez, bere "gai gustukuenak erretartu eta paisaiak izaten jarraitzen dute - aurreko erakustetan bezala-.

Erakusketa otsailak 8ra arte bisitatu ahal izango da ohiko ordutegian (astelehenetik ostiralera 10:30etatik 13:30era eta 16:00etatik 21:00etara). Sarrera, beti bezala, dohainik izango da.