Albisteak

 

Hurrengo hilabete eta erdian (otsaila eta martxoan) Aranzadik hainbat auzolan ekintza gauzatuko ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan hezeguneak sortu edo egokitzeko.

Odonatoak (sorgin orratz zein burruntziak) anfibioen antzera, inguru urtarretara hertsiki lotuta daude. Hezegune hauek babestuta euren kontserbazioa erraztu liteke.

Aurrez izena eman beharko da, (943-466142) telefono zenbakira dei eginez edota, email bat idazkaritza@aranzadi.eus helbide elektronikora igorriz. Izen emateko epea, auzolan ekintza gauzatu aurreko ostegunean amaituko da.

DATAK

ERRENTERIA
Otsailaren 18a
Lekua: Susperregi jatetxearen aparkalekuan. Ordua: 9:30

HERNANI
Martxoaren 4a
Lekua: Karabeleko ekonekazaritza etxaldean. Ordua: 9:30

NAVARIDAS
Martxoaren 11a
Lekua: Navaridas-eko udaletxean. Ordua: 9:30

ZIGOITIA
Martxoaren 12a
Lekua: Zigoitiko udaletxean. Ordua: 9:30

HONDARRIBIA
Martxoaren 19a
Lekua: Justiz-eko merenderoan. Ordua: 9:30

ORTUELLA
Martxoaren 25a
Lekua: Peñas Negras Interpretazio Zentroan. Ordua: 9:30

Diptikoa (PDF 452KB)