Albisteak

 

Martxoaren 8 honetan, bat egin nahi dugu “Ni una menos” Emakumeen Nazioarteko Geldialdiarekin

Munduko emakume eta gizon guztiekin bat egin nahi dugu, hau aldarrikatzeko:

  • Kapitalak esplotatu egiten ditu gure ekonomia informalak, prekarioak eta aldizkakoak.
  • Estatu nazionalek eta merkatuak esplotatu egiten gaituzte zorpetzen gaituztenean.
  • Estatuek gure migrazio-mugimenduak kriminalizatzen dituzte.
  • Gizonek baino diru gutxiago irabazten dugu, eta, soldaten arteko aldea, batez beste, % 24koa da.
  • Ez dira aintzatesten etxeko lanak eta zaintza-lanak, eta, horregatik, ez da ordaintzen lan horiek egiteagatik. Gizarte osoak izan behar du erantzukizuna horretan; bien bitartean, behartuta gaude emakumeen artean esplotazio klasista eta koloniala baliatzera. Lanera joateko, beste emakume batzuen beharra dugu. Migratzeko, beste emakume batzuen beharra dugu.
  • Emakume gutxi daude ordezkatuta udal mailan erabakiak hartzeko guneetan, eta tokiko politikan sartzeko eta berdintasunezko parte-hartzerako arazo espezifikoei aurre egin behar izaten diete
  • Indarkeria ekonomiko horiek areagotu egiten dute indarkeria matxistaren aurrean daukagun zaurgarritasuna, eta indarkeria mota horren alderdirik beltzena emakumehilketak dira.
  • Geldialdia egingo dugu libreki abortatzeko eskubidea eskatzeko, neskatila bakar bat ere ez behartzeko ama izatera.
  • Geldialdia egingo dugu ikusi nahi ez den gure lana baloratua izan dadin; izan ere, lan horren bidez, ezinbesteko sare, sostengu eta estrategiak eraikitzen ditugu testuinguru zailetan, krisi-testuinguruetan.
  • Geldialdia egingo dugu eraildako emakumeak falta ditugulako, indarkeria medio itzaltzen diren ahotsak falta ditugulako. Joan den urtean 53 emakume erail zituzten.

 Antolatutako ekintzen egitaraua jaitsi (PDF 833KB)