Albisteak

 

Alkatetzaren 2017ko Otsailaren 15ko 130. Dekretuaren bitartez, honakoa

EBATZI DA:

Lehenengoa: Ortuellako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarra, beharrezko izaera duen kide anitzeko organo gisa, alkate jaunak (bera izango da burua) eta zinegotzi hauek osatuko dute:

— Miren Jasone Hernandez Marcos andrea (EAJ-PNV).
— Gonzalo Rodríguez Díaz jauna (EAJ-PNV).
— Óscar Salicio Rego jauna (PSE-EE).
— Amaia González Novo andrea (EAJ-PNV).

Bigarrena: Udal honetako alkateorde izendatzea jarraian adierazita dauden eta Tokiko Gobernu Batzarreko kide diren zinegotziak. Izendapenen ordenaren arabera, alkatetzaren ordez arituko dira, azken hori ez badago, gaixorik badago edo kargua hutsik badago.

— Lehenengo alkateordea: • Miren Jasone Hernández Marcos andrea (EAJ-PNV).
— Bigarren alkateordea: • Gonzalo Rodríguez Díaz jauna (EAJ-PNV).
— Hirugarren alkateordea: • Óscar Salicio Rego jauna (PSE-EE).
— Laugarren alkateordea: • Amaia González Novo andrea (EAJ-PNV).

Hirugarrena: Dekretu honen berri emango zaie dagokien zinegotziei, eta sinatzen den unetik aurrera izango ditu ondoreak. Hala ere, Bizkaiko Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Laugarrena: Dekretu honen berri ematea udalbatzari aparteko batzarrean, AJAren 38. artikuluan xedatutakoa betez.

BAO - BOB