Albisteak

 

Ikasturtero bezala, Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten Ortuellako 3 ikastetxeek lantzen ari diren gaiari buruzko Jardunaldi tekniko baten parte hartzeko aukera izan dute.

Aurreko ikasturtean elikadura arduratsua lantzen ari ziren, besteak beste, hainbat ekintza aurrera eraman zituzten: hamaiketakorako ekartzen zituzten produktuak eta bilgarriak aztertuz, ortu ekologikoa, etiketen azterketa, etabar.

Aurten ere ekintza horiekin jarraitu dute eta elikadura arduratsuari buruz askoz gehiago ikasi dute.

Gai honen inguruan, pasa den martxoaren 29an Kultur Etxean, Euskal Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko Sugoi Auzmendik Nekazaritza eta Abeltzaintza ekologikoaren berezitasunei buruzko hitzaldia eskaini zuen. Era berean, elikagai batek “ekologiko” etiketa edukitzeko behar dituen kontrolak ere azaldu zituen.

Honetaz gain, sasoi bakoitzean hazten diren barazki eta fruituei buruzko informazioa eman zuen eta ikasleek gustura parte hartu zuten, dinamika bat aurrera eraman zuen.

Bai ikasle baita irakasleek ere oso balorazio ona egin zuten hitzaldiari buruz.