Albisteak

 

Lanak aurkezteko epea: Maiatzaren 5erarte

OINARRIAK

1. PARTE HARTZAILEAK:
Sariketan Ortuellan bizi edo ikasten duten 16 urtetik beherako ume eta gaztetxoek har dezakete parte.
2. GAIA:
Gaia gizarteak gizakioi eskaintzen digunaren erabilerarekin eta gozamenarekin lotutako kontu oro izango da (etxebizitza, zerbitzu pribatuak, ingurumena, publizitatea, monopolioak, elikadura industria-produktuak, osasuna, berdintasuna, giza eskubideak eta partaidetza).
3. LANEN AURKEZPENA:
Ipuinak: Gutxienez orrialde bat eta gehienez lau idatzi behar dira, ordenagailuaren bidez edo idazkera argiz idatzirik Parte-hartzaile bakoitzak ipuin bakarra aurkeztu ahal izango du.
Ipuin edo argudio - testua: Gutxienez orrialde bat eta gehienez lau idatzi behar dira, ordenagailuaren bidez edo idazkera argiz idatzirik orrialde bakar batetik. Parte-hartzaile bakoitzak ipuin edo testu bakarra aurkeztu ahal izango du.
Marrazkiak: Gutxienez 20x90 zentimetroko orrian egin behar dira. Marrazkia koloreztatua izan daiteke, baita argizariz, pastelez eta abarrez egina ere. Parte-hartzaile bakoitzak marrazki bakarra aurkeztu ahal izango du.
Esloganak: Orri bakarrean idatzi behar dira, eta parte-hartzaile bakoitzak eslogan bakarra aurkeztu ahal izango du.
Edozein tamainatako hiru dimentsioko lan-maketa.
(Ume bakoitzak lan batekin bi modalitateetan soilik aurkeztu ahalko da, maquetak salbu).
4. LANEN BILKETA:
Lan guztiak Gizartekintza sailara (Gorbeia Udaltegira) igorri behar dira. Eta lanekin batera, gutun-azal itxi bat ere bidali beharko da, honako datu hauekin:

  • Lanaren egilearen izen-abizenak.
  • Adina.
  • Helbidea eta telefonoa.
  • Lanaren egilearen ikastetxea.

Horrez gain parte-hartzailearen adina eta haren ikastetxearen izena ere idatzita agertu beharko dira bai lanean bertan, atzealdean, bai gutun-azalean. Lanean, ordea, ezin izango da parte-hartzailearen izena idatzi. Eskolek eurek aurkeztuak izan daitezke, gela zerrendaka, zenbaki batez zerrendatuak, eta lanean zenbakia eta bere gela adieraziko dira.
5. LANAK AURKEZTEKO EPEA:
Lanak jasotzeko epea 2017ko maiatzaren 5ean bukatuko da.
6. EPAIMAHAIA:
Epaimahaia Ortuellako Udalaren ordezkariek, udalerriko ikastetxeen ordezkariek eta kontsumo, literatura eta pintura adituek osatuko dute.
7. EPAIA:
Epaimahaiak 2017ko ekainaren 9an sarien gaineko erabakia hartuko du.
8. SARIAK:
Sari berdinak izango dituzte euskarazko nahiz erdarazko ipuinek, argudio-testuek eta esloganek.
9. IKASTETXEENTZAKO SARIAK:
Lanik gehien eta kalitaterik handienekoak aurkeztuko dituen ikastetxeak sari berezia jasoko du: 300€.
LANAK DIRELA ETA:

  • Ortuellako Udalak bereganatu egingo du lehiaketarako aurkeztuko diren lan guztien jabetza, baita, horrekin batera, lanak edozein une eta lekutan argitaratu eta erakusteko eskubidea ere.
  • Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriok onartzea dakar ezinbestean.
  • Epaimahaiak zehazten dituen sariak JABEGABE suertatu ahalko dira eta sariok beste kategoria bateko lanei egokitu ahalko dizkie.
  • Epaimahaiak beharrezko iritziz gero, oinarri hauek moldatu edo aldatu ahal izango ditu.

 Diptikoa (PDF 465KB)