Albisteak

 

Ekitaldia euskal ezkontza tradizionala antzeztean datza. Aurton Amaia eta Iñigo ezkonduko dira urriaren batean, hau da, igande honetan.

Ekintza honek herriaren parte hartzea sustatu nahi du eta edonork parte har dezake, garaiko lanbideren bat hautatuta edo bestela ere: kalejira bietako batean parte hartuz, antzezpena ikusiz…

Antzezpenean, besteak beste, ondoko aktore hauek parte hartuko dute: ezkongaiak, aitabitxi ta amabitxia, alkatea ta notarioa (dotea irakurriko duena), apaiza eta meza-laguntzaileak, abadea ta medikua, alguazila…

Gurean honelaxe gauzatuko da antzezpena:

12:00: euskal ezkontzaren kalejirak.

  • Uriostetik: Amaia, emaztegaia irtengo da idi-pareak tiratutako gurdian, Beheiturri Soinuak Musika elkarteak eta Uri-oste dantza taldeak lagunduta.
  • Futbol zelai ondotik senargaia irtengo da Ezkurtu Txistulari taldeak eta OGAko lagunek lagunduta.
  • Ibilbidea: futbol zelaia, Arkos, Ganguren, Mendialde, Otxartaga parkea eta udaletxeko plaza.

12:45: gonbidatuei harrera eta antzezpena udaletxeko plazan.

15:00: herri bazkaria Otxartaga parkean.

Gonbidapena (PDF 430KB)