Albisteak

 

Aurrekontua konplexutasun juridiko eta ekonomiko handiko agiria den arren, Udala geroz eta gardenagoa izatea nahi dugu, Ermuko herritarrak ez daitezen izan gertakizun eta erabakien behatzaile pasibo hutsak eta, aitzitik, Udalaren kudeaketan protagonistak bihur daitezen

Era berean, udal ordezkariekin, Udaleko langileekin eta herritar guztiekin gure udalerriaren ikuspegi globala partekatu nahi dugu, horri esker, guztion arazoak eta eskariak ezagutu, eztabaidatu eta partekatu, lurralde eta sektoreetako interesak bildu, eta udalerrian gizarte- eta lurralde-mailako pluraltasun eta oreka handiagoa lortzeko.

Orain jorratzen hasiko garen ibilbideari esker, Udaleko kudeaketa ekonomikoaren eta finantzarioaren inguruko informazioa hobetzea eta gardentasunaren kulturan sakontzea espero dugu, udal kudeaketaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetu ahal izateko.

Urriaren 5ean Udaletxean, Osoko Bilkuren Aretoan, 2018ko Ekitaldiaren Aurrekontu Orokorren Aurreproiektua aurkeztu zen.

Aurreproiektuaren esposizio publikoa irekitzen da urriaren 6tik 27rarte.

Zure iradokizunak edo ekarpenak bidali ditzakezu, bide hauen bidez:

2018ko Aurrekontuaren Aurreproiektua (PDF 6,45MB)

2018ko Aurrekontuaren Aurreproiektuari buruzko galdeketa publikoa (PDF 120KB)