Urtarrillaren 22ko Alkatetzaren 65/2018 Dekretuaren bidez, 2018ko ekitaldiaren ibilgailuentzako finken sarreren Errolda onartu zen.
Iragarki honen bidez, herritar guztiei jakinarazi nahi zaizkie honako puntu hauek:
- Errolda ikusgai dago Udaleko diruzaintza bulegoan, nahi duenak azter dezan.
- Iragarki hau argitaratu eta hurrengo 15 egunetan nahi diren erreklamazioak egin daitezke. Iragarki honek jakinarazpen kolektibo baten ondorioak izango ditu Zergadun guztientzat, martxoaren 10eko 2/2005 Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak bere 83. artikuluan ezartzen duen moduan.
Ordaintzeko tokiak eta moduak
- Ordaintzeko epea: otsailaren 1tik martxoaren 31ra. Helbideratutako ordainagiriak epealdiaren erdian kobratuko dira. Aipatutako epean bere zerga zorrak ordaintzen ez dituztenei, premiazko prozeduran sartuko zaie Bizkaiko Lurralde Historikoaren Zerga-bilketa Araudiak agintzen duen moduan.
- Ordaintzeko tokia eta modua: Kutxabank bulegoetan Inprimaki-sorta aurkeztuz.
BAO Iragarkia
Argibide gehiago
Iragarkia ikusi (PDF 227KB)