Albisteak

 
Zer gertatzen da emakumeak ez badute zaintzen, kontsumitzen, lan egiten parte hartzen?

Aurten, mugimendu feministak, matxismo-indarkeria gordintasunaren eta desparekotasun iraunkorraren aurrean, aurrera pausu bat ematea erabaki du emakumeen geldialdia bultzatzen duen nazioarteko ekimenari batuz. Grebak agerian utzi nahi du emakumeek egunero egiten duten lan ekarpena, bai lanean bai etxeko eta kontsumo zereginetan egun osoko geldialdi partzialak eginez, martxoaren 8a den egun honetan aintzat hartzeko.

Ortuellako Berdintasun Udal Kontseilutik proposatzen dizuegu, gizonei zein emakumeei, kanpaina honetara batzea:

  • 12:00etatik 12:30etara bakoitzak bere esparruan geldituz, lanean, ikasketetan edo etxean.
  • Ordu horretan Puntu lilan egongo den kontzentrazioan parte hartuz.
  • Eguna ospatzen saiatuz kontsumo eta gainerako pertsonen zainketan ardura minimoaz.

 Diptikoa deskargatu (PDF 1,11MB)