Albisteak

 

Ortuellako Udaletik jakin dugu enpresa batzuek iragarki kartelak jarri dituztela atari batzuetan eta, horietan, etxebizitzetako argiak aldatu eta horien ordez LED argiak jartzeko derrigortasunaren berri ematen dutela.

Kontsumobide dioenez, "ez da derrigorrezkoa etxeetako bonbillak aldatu eta LED argiak jartzea". Bestealde, mota horretako argiak "eskuratseak ekar dezakeen gastu ekonomiko garrantzitsua dela eta, horiek jartzea "derrigorrezkoa ez dela", jakinarazten du.

Era berean, Kontsumoko Euskal Institutuak zera gogorarazi nahi du:

  1. Etxeetara eginiko bisitetan egiten diren erosketak merkataritza-establezimendutik kanpo egiten diren kontratutzat jotzen dira; beraz, 14 egun dituzu atzera egiteko eskubidea baliatzeko, alegia, produktua itzultzeko, arrazoirik baliatu gabe eta zehapenik jaso gabe.
  2. Erosketa eraginik gabe utziz gero 14 eguneko epean, lotutako finantzaketa-kontratua ere baliogabetzen da, halakorik egonez gero.

Eskubideen urraketa dela eta, erreklamazioa aurkeztu ahalko duzu Kontsumobiden.