Albisteak

 

32 Ipuin, marrazki, eslogan eta maketen sariketa
 
Lanak aurkezteko epea: Maiatzaren 4rarte
 
Oinarriak:
 
1. Parte hartzaileak:

Sariketan Ortuellan bizi edo ikasten duten 16 urtetik beherako ume eta gaztetxoek har dezakete parte.

2. Gaia:

Gaia gizarteak gizakioi eskaintzen digunaren erabilerarekin eta gozamenarekin lotutako kontu oro izango da (etxebizitza, zerbitzu pribatuak, ingurumena, publizitatea, monopolioak, elikadura industria-produktuak, osasuna, berdintasuna, giza eskubideak eta partaidetza).

3. Lanen aurkezpena:

Ipuinak: Gutxienez orrialde bat eta gehienez lau idatzi behar dira, ordenagailuaren bidez edo idazkera argiz idatzirik Parte-hartzaile bakoitzak ipuin bakarra aurkeztu ahal izango du.

Ipuin edo argudio - testua: Gutxienez orrialde bat eta gehienez lau idatzi behar dira, ordenagailuaren bidez edo idazkera argiz idatzirik orrialde bakar batetik. Parte-hartzaile bakoitzak ipuin edo testu bakarra aurkeztu ahal izango du.

Marrazkiak: Gutxienez 20x90 zentimetroko orrian egin behar dira. Marrazkia koloreztatua izan daiteke, baita argizariz, pastelez eta abarrez egina ere. Parte-hartzaile bakoitzak marrazki bakarra aurkeztu ahal izango du.

Esloganak: Orri bakarrean idatzi behar dira, eta parte-hartzaile bakoitzak eslogan bakarra aurkeztu ahal izango du.

Edozein tamainatako hiru dimentsioko lan-maketa.

(Ume bakoitzak lan batekin bi modalitateetan soilik aurkeztu ahalko da, maquetak salbu).

4. Lanen bilketa:

Lan guztiak Gizartekintza sailara (Gorbeia Udaltegira) igorri behar dira. Eta lanekin batera, gutun-azal itxi bat ere bidali beharko da, honako datu hauekin:

 - Lanaren egilearen izen-abizenak.
 - Adina.
 - Helbidea eta telefonoa.
 - Lanaren egilearen ikastetxea.

Horrez gain parte-hartzailearen adina eta haren ikastetxearen izena ere idatzita agertu beharko dira bai lanean bertan, atzealdean, bai gutun-azalean. Lanean, ordea, ezin izango da parte-hartzailearen izena idatzi. Eskolek eurek aurkeztuak izan daitezke, gela zerrendaka, zenbaki batez zerrendatuak, eta lanean zenbakia eta bere gela adieraziko dira.

5. Lanak aurkezteko epea:

Lanak jasotzeko epea 2017ko maiatzaren 4ean bukatuko da.

6. Epaimahaia:

Epaimahaia Ortuellako Udalaren ordezkariek, udalerriko ikastetxeen ordezkariek eta kontsumo, literatura eta pintura adituek osatuko dute.

7. Epaia:

Epaimahaiak 2017ko ekainaren 14ean sarien gaineko erabakia hartuko du.

8. Sariak:

Sari berdinak izango dituzte euskarazko nahiz erdarazko ipuinek, argudio-testuek eta esloganek.

9. Ikastetxeentzako sariak:

Lanik gehien eta kalitaterik handienekoak aurkeztuko dituen ikastetxeak sari berezia jasoko du: 300€.

Lanak direla eta:

 - Ortuellako Udalak bereganatu egingo du lehiaketarako aurkeztuko diren lan guztien  jabetza, baita, horrekin batera, lanak edozein une eta lekutan argitaratu eta  erakusteko eskubidea ere.

 - Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriok onartzea dakar ezinbestean.

 - Epaimahaiak zehazten dituen sariak jabegabe suertatu ahalko dira eta sariok beste  kategoria bateko lanei egokitu ahalko dizkie.

 - Epaimahaiak beharrezko iritziz gero, oinarri hauek moldatu edo aldatu ahal izango  ditu.


Informazio osoa (PDF 1,6 MB)