Albisteak

 

2018ko martxoaren 22ko Osoko Bilkurak, ohiko bilkuran, ebatzi du, Aurrekontua Exekutatzeko Araua Aldatzeko Hasierako Onarpena.

Beraz, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko 10/2003 Foru Arauaren 15. artikuluak ezartzen duenez, jendaurrean ikusgai egongo da 15 eguneko epean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Interesdunek beharrezko alegazio eta erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

Espedientea Udal Kontu-hartzailetzan aztertu ahal izango da.

Jendaurrean ikusgai egon beharreko epean alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin-betiko onetsia ulertuko da.