Albisteak

 

Jakinarazi nahi dizuegu hurrengo udalekuetarako izena emateko epea irekita daudela jada. Udaleku hauetara D ereduan ikasten ari diren Haur Hezkuntzako (gehienez 1go mailako 8 ume eta jantokiko aukera gabe) eta Lehen Hezkuntzako ume guztiak sartu ahal izango dira.

Aurreko urteetan bezala, ekintzak euskaraz burutuko dira, ekainaren 25etik 29ra Otxartaga Eskolan eta ekainaren 2tik 27ra herriko Bigarren Hezkuntzako Institututan (BHI).

Bi kasuetan ordutegia 9:30etik 13:30era izango da, aldiz ekainean zehar ekintzak egongo dira arratsaldetan ere, 14:30etik 16:30era, eta aukerako jantoki zerbitzua egongo da 13:30etik 14:30era. Gainera, 8:30etik 9:30era haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da gehienez hamar partaiderentzat.

Programazioari dagokionez, nabarmendu dezakegu jolasak, tailerrak, kirolak eta abestiak egongo direla, goiz erdian hamaiketakoa izango dutelarik. Igerilekuetara irteerak eta uztailean bi txango ere egongo dira. Hauek guztiak taldeetan burutuko dira, adinaren arabera antolatuta.

Parte hartzaileen gehienezko kopuruak hauek izango dira: ekaineko astean 24 izango eta uztaileko hamabostaldi bakoitzean 92. Gogoratu plazak mugatuak izango direla, izen emate ordenaren araberakoa, eta epea hurrengo maiatzaren 28ra arte egongo da irekita.

Izena emateko fitxa (PDF 344KB)