Albisteak

 

2018ko maiatzaren 31ko Korporazioko Ohiko Osoko bilkurak, 2/TRANSF03.18 espedientearen hasierako onarpena ebatzi du, kreditu transferentzia bidezko aurrekontuaren aldaketari dagokiona.

Beraz, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko abenduaren 2ko 10/2003 Foru Arauaren 15 eta 29 artikuluak ezartzen duen bezala, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, jendaurrean agertuko da hamabost (15) eguneko epean, interesdunek beharrezko alegazio eta erreklamazioak aurkez ditzaten.

Espedientea Udaleko Kontu-hartzailetzan ikusgai egongo da.

Jendaurrean egon beharreko epean alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuaren aldaketa behin-betiko onetsia izango da.

Ortuellan, 2018ko ekainaren 5ean. Alkatea, Saulo Nebreda Trevejo