Albisteak

 

Aurrekontua konplexutasun juridiko eta ekonomiko handiko agiria den arren, Udala geroz eta gardenagoa izatea nahi dugu, Ermuko herritarrak ez daitezen izan gertakizun eta erabakien behatzaile pasibo hutsak eta, aitzitik, Udalaren kudeaketan protagonistak bihur daitezen

Era berean, udal ordezkariekin, Udaleko langileekin eta herritar guztiekin gure udalerriaren ikuspegi globala partekatu nahi dugu, horri esker, guztion arazoak eta eskariak ezagutu, eztabaidatu eta partekatu, lurralde eta sektoreetako interesak bildu, eta udalerrian gizarte- eta lurralde-mailako pluraltasun eta oreka handiagoa lortzeko.

Orain jorratzen hasiko garen ibilbideari esker, Udaleko kudeaketa ekonomikoaren eta finantzarioaren inguruko informazioa hobetzea eta gardentasunaren kulturan sakontzea espero dugu, udal kudeaketaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetu ahal izateko.

Urriaren 10ean Udaletxean, Osoko Bilkuren Aretoan, 2019ko Ekitaldiaren Aurrekontu Orokorren Aurreproiektua aurkeztu zen.

Zure iradokizunak edo ekarpenak bidali ditzakezu, bide hauen bidez:

  • info@ortuella.eus
  • Tramite elektronikoaren bidez: Instantzia Orokorraren Eskaera
  • Udal Erregistroaren bidez

 Aurreproiektua 2019 (PDF 7,97MB)