Albisteak

 

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 132. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, administrazio publikoek araudi-plan bat argitaratu beharko dute eta, bertan, hurrengo urtean onetsiak izan daitezen aurkeztuko diren lege- edo araudi-ekimenak jasoko dira. Behin onetsita, urteko araudi-plan hori dagokion administrazio publikoaren gardentasun-atarian argitaratuko da.

Horrela, araudi-plana onesteari eta hori udal webgunean argitaratzeari esker, herritarrek existitzen diren araudi-ekimenen berri izan dezakete, baita ekitaldian zehar burutu nahi diren ekimenen berri ere. Beraz, herritarren parte-hartzea sustatzeko tresna bihurtzen da.

Aurrekoagatik, plan hau onetsi nahi da, non existitzen diren araudi-ekimenak eta 2018ko ekitaldian onesteko aurkeztuko direnak eta 2018ko ekitaldian zehar aurkeztu eta sustatu nahi diren araudi-ekimenak jasotzen diren.

Nolanahi ere, herritarren araudi-ekimena kontuan hartuz, aintzat hartu behar da araudi-plan honetan jasotako zerrenda ez dela itxia, ezta zehatza ere. Hau da, herritarren ekimenen bidez, bertan jasota ez dauden eta hurrengo ekitaldian garatu eta onetsiko diren proposamenak aurkez daitezke (bai ordenantzei edo arautegiei dagokienez, bai plangintzari dagokionez).

Era berean, nabarmendu behar da ez dela zerrenda itxia, legegintza- eta araudi-aldaketek udal-araudia bestelako xedapenetara edo legeetara egokitzeko beharra eragin dezaketelako; hala, inguruabar hori ezin da aurreikusi plan hau onesterakoan.
Oro har, oraingo ordenantzak berrikustea eta horiek Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legera egokitzea aurreikusten da. Horrez gain (arau horrek ezartzen dituen errekerimendu teknikoekiko egokitzapen-mailaren arabera), administrazio prozedura arautzen duen ordenantza bat onestea aurreikusten da, tresnak eta prozedurak zehaztuz.

Araudi-plana egituratze aldera, hiru arlo bereiziko dira, hain zuzen ere, hauek:

  1. Ordenantza arautzaileak (ez fiskalak) eta arautegiak.
  2. Ordenantza fiskalak eta aurrekontu-araudia.

ORDENANTZA ARAUTZAILEAK (EZ FISKALAK) ETA ARAUTEGIAK

A. GAZTEEN ALOKAIRURAKO LAGUNTZEN OINARRI ARAUTZAILEEN ALDAKETA 

Izapidetzea hasi zen urtea:

2017

Proposamenaren xedea:

Laguntza horiek indarrean sartu direnetik, antzeman da, horren balizko onuradunek egindako kontsulta ugariak gorabehera, benetako intzidentzia oso urria izan dela; hain zuzen ere, bi eskaera baino ez dira aurkeztu eta, horietatik, batek bakarrik betetzen zituen ezarritako betekizunak.

Etxebizitzako Lantaldearen 2017ko iraileko bileran izapidetzeko prozedura ebaluatu zen, zehazki, prozesu honetan laguntzen ari diren higiezinen agentzien ordezkariek egindako ekarpenekin. Bilera horren ostean, jo da beharrezkoa dela izapidetze hori aldatzea.

Proposamena honetan datza: etorkizuneko maizterrak laguntza eskatu ahal izatea, alokairu-kontratuari dagokion dokumentazioa aurkeztu gabe. Horrela, kontratua sinatu aurretik, betekizunak betetzen dituen edo ez jakinarazi ahalko zaio, baita legokiokeen laguntzaren zenbatekoa ere. Izan ere, laguntza hori ordaintzeko, ezarritako epe zehatz batean aurkeztu beharko du alokairu-kontratua, baita etxebizitzaren jabeari eskatutako gainerako dokumentazioa ere. 

B. LOKAL KOMERTZIALEN ETA ETXEBIZITZEN IRISGARRITASUNA SUSTATZEKO ORDENANTZA ALDATZEA

Izapidetzea hasi zen urtea:

2017

Proposamenaren xedea:

Honako helburu hauek bete nahi dira:

  • Igogailuen instalazioaren ondorioz dagoen eskailerarentzat baimendutako gutxieneko zabalera murriztea.
  • Zehatzago definitzea instalazio horiek bete beharko dituzten suteen aurkako babes-neurriak.
  • Igogailuak instalatzeko lurzoru publikoaren balizko lagapena arautuko duten baldintzen inguruko atala garatzea. 

C. AUZOKIDEEN ERKIDEGOAK BIRGAITZEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUZTEN OINARRIAK

Izapidetzea hasi zen urtea:

2018

Proposamenaren xedea:

Foru Arauak baimentzen dituen hobari fiskalez gain, Ortuellako Udalaren helburua da 10 urte baino gehiagoko etxebizitza pribatuaren parkearen hobekuntza sustatzea, zehazki, honako kontzeptu hauen ehuneko bat diruz lagunduz: 

  • Igogailuen instalazioa
  • Elementu komunetan irisgarritasuna hobetzera bideratutako obrak
  • Energia-eraginkortasuna hobetzeko obrak
  • Eguzki-energia hartzeko sistema zentralizatuak edota sistema fotovoltaikoak instalatzea

D. HIRIGINTZA-LIZENTZIEN EMAKIDA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA

Izapidetzea hasi zen urtea:

2018

Proposamenaren xedea:

Besteak beste, honako helburu hauek lortu nahi dira:

  • Obra txikiko lizentziak emateko prozedura aldatzea.
  • Etxebizitza pribatuaren parkearen estetika hobetze aldera, leihoen aldaketak egiteko, balkoiak ixteko, barandak aldatzeko eta fatxadako elementuekin lotutako gainerako obra txikiak egiteko lizentziak emateko baldintza bat ezarriko da, hain zuzen ere, auzokideen erkidegoak onetsitako akordio lotesle bat existitu beharko da, non elementu horien ezaugarri estetikoak ezartzen diren.

E. UDALAK ZARATEK ETA DARDAREK ERAGINDAKO KUTSADURA AKUSTIKOAREN AURREAN JARDUTEKO PROZEDURA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA

Izapidetzea hasi zen urtea:

2018

Proposamenaren xedea:

Honako helburu hauek lortu nahi dira:

  • Neurketa-unitateak aldatzea, ordenantzaren izaera murriztailea txikiagoa izan dadin.
  • Entsegu- eta kontrol-metodoak definitzea. 

F. LOKAL KOMERTZIALAK ETXEBIZITZA BIHURTZEKO ORDENANTZA ARAUTZAILEA

Izapidetzea hasi zen urtea:

2018

Proposamenaren xedea:

Lokal komertzialetan etxebizitza erabilera baimentzeko inguruabarrak eta baldintzak arautzea.

G. ANIMALIAK EDUKITZEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

Izapidetzea hasi zen urtea:

2018

Proposamenaren xedea:

2017an onetsitako ordenantza garatzea, hain zuzen ere, honako eremu hauei dagokienez:

  • Identifikazio- eta ikuskapen-prozedurak abiaraztea eta arautzea, DNAren bidez.
  • Udalerrian dauden katu-koloniak kontrolatzea eta boluntarioen papera sortzea eta arautzea (CES metodoa).

H. UDAL-LOKALAK LAGATZEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

Izapidetzea hasi zen urtea:

2018

Proposamenaren xedea:

Testu berean arautzea lokalen erabilera-lagapenak, bai aldi baterako lagatzeko (epe luzeagoak), bai behin-behineko lagatzeko.  Zehazki, erabilera pribatiboak zein partekatuak aurreikusiz. 

Lokalak lagatzeko irizpideak ezartzea, eskatzaile horiek guztiek aukera-berdintasunean eskura ditzaten, baina udal-eremuan burutzen diren jardueren intzidentzia kontuan hartuz.

Lokalak erabiltzeko betekizunak eta baldintzak ezartzea.

I. URETAKO GIMNASTIKA ZERBITZURAKO SARBIDEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA

Izapidetzea hasi zen urtea:

2018

Proposamenaren xedea:

Zerbitzua erabiltzeko irizpideak berrikustea, baita plaza emateko eta ondoren zerbitzuan baja eta alta emateko prozedura ere.

J. IKASTETXEEI ZUZENDUTAKO EUSKARA SUSTATZEKO JARDUERAK EGITEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA

Izapidetzea hasi zen urtea:

2018

Proposamenaren xedea:

Laguntzak emateko irizpideak aldatzea, bai objektiboak, bai subjektiboak, eta horiek mugatzea.

K. UDAL ARAUTEGI ORGANIKOA 

Izapidetzea hasi zen urtea:

2018

Proposamenaren xedea:

2017an onetsitako araua berrikustea, aurreikusitako helburuak bete dituen aztertzeko eta udal antolakuntzaren araudira egokitzen ote den aztertzeko (funtsean, Euskadiko Tokiko Erakundeen Legea eta araudi sektoriala).

L. HERRITARREN PARTE-HARTZEAREN ARAUTEGIA

Izapidetzea hasi zen urtea:

2018

Proposamenaren xedea:

Honako helburu hauek lortu nahi dira:

  • Berrikustea eta testu bakar batean biltzea herritarren parte-hartzearekin lotutako erreferentziak udal-organoetan, hau da, aurrekontu parte-hartzaileak bezalako parte-hartze prozeduren (Udal Arautegi Organikoa) menpeko eremuetan eta hori harmonizatzea.
  • Toki-garapenaren menpeko Euskadiko Tokiko Erakundeen Legearen alderdiak zehaztea eta horiek betetzea.
  • Urteko Parte-hartze Plana eratzeko irizpideak ezartzea.

M. HAURTZAROAREN AHOLKU BATZORDEAREN ARAUTEGIA

Izapidetzea hasi zen urtea:

2017/2018

Proposamenaren xedea:

Haurtzaroaren Aholku Batzordearen eraketa, osaketa eta horren kideen eginkizunak arautzea, baita helburuak, eskumenak eta funtzionamendu-arauak ere.

N. KALEZ KALEKO SALMENTAREN ORDENANTZA

Izapidetzea hasi zen urtea:

2018

Proposamenaren xedea:

Ordenantza aldatzea, izaera ekologikoko produktuen salmenta baimentzeko asteazkenetan egiten den azokaren kokapen eta leku desberdinetan, hain zuzen ere, salmenta hori bereizgarria izan dadin.

O. ORTUELLAN ENPLEGUA SUSTATZEKO ENPRESEI, SALTOKIEI, LANGILE AUTONOMOEI ETA PROFESIONALEI ZUZENDUTAKO DIRU-LAGUNTZEN UDAL PROGRAMAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

Izapidetzea hasi zen urtea:

2018

Proposamenaren xedea:

Bi aldaketa nabarmen egingo dira:

  • 2018an zehar burututako kontratu guztiek jaso ahal izatea diru-laguntza. 
  • Pertsona langabeak kontratatzen dituzten enpresei laguntzak emateko prozedura “segidako konkurrentziaren” bidezkoa izatea, hau da, laguntzak enpresek horiek aurkeztu heinean ebatziz joatea, funtsak agortu arte.  2017ko deialdian, eskaerak aurkezteko epea amaitu arte itxaroten zen, gero guztiak batera ebazteko.  Laburbilduz, helburua da enpresek urtebete itxaron behar ez izatea laguntza ematen zaien edo ez jakiteko, lehenago kobra ditzaten laguntza.

P. 2017AN ORTUELLAKO UDALEAN SORTUTAKO NEGOZIOAK MANTENTZEA SUSTATZEKO “ENPRESA ETA MERKATARITZA EKINTZEN JARRAITUTASUNERAKO 2018KO LAGUNTZA” IZENEKO UDAL PROGRAMAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

Izapidetzea hasi zen urtea:

2018

Proposamenaren xedea:

Jardueraren helbide soziala eta fiskala Ortuellako udal-mugartean egotearen betekizuna kentzea.  2017ko deialdian, betekizun hori ezarri zen, baina Enpleguko Lantaldeko kideek uste dute interesgarria dela Ortuellan negozioak irekitzea, negozioaren titularraren helbide soziala edota fiskala non dagoen gorabehera. 

2. ORDENANTZA FISKALAK ETA AURREKONTU-ARAUDIA

Araudi-bloke honen barruan eta, zehazki, ordenantza fiskalei dagokienez, adierazi beharra dago ekitaldi guztietan errepikatzen diren ekimenak eta araudi-aldaketak daudela, hain zuzen, kausa hauen babespean:

  • Ordenantza fiskalak maila gehiagoko araudira edo epai judizialetara egokitzea.
  • Tasa edo zerbitzu berriak arautzen dituzten ordenantza fiskal berrien onespena edo existitzen diren ordenantza fiskalen aldaketa, tasa edo prezio berriak jasotze aldera.
  • Zergen tipoak/tarifak aldatzea, baita tasak eta prezio publikoak aldatzea ere, zerbitzuen kostura egokituz.
  • Aldaketak salbuespenen eta hobarien kasuetan.
  • Aldaketak ordenantza fiskaletan jasotako gainerako alderdietan.

2017ko ekitaldian, zenbait ordenantza fiskal egokituko dira, aurretik adierazitako premisen pean, 2018ko urtarrilaren 1aren aurretik sar daitezen indarrean.

Gainera, honako jarduketa hauek aurreikusten dira:

A. BILKETAKO ORDENANTZA OROKORRAREN ALDAKETA

Izapidetzea hasi zen urtea:

2018

Proposamenaren xedea:Bilketako Ordenantza Orokorra aldatzea aurreikusi da, hain zuzen ere, bi helburu betetzeko.  Batetik, ordainketa-bitartekoen arauketa oraingo kudeaketara egokitzeko; izan ere, ordainketa-pasabideak gehitu dira ordainketa-bitarteko gisa (8. artikuluaren aldaketa). 

Bestetik, ondare diru-sarreren aurreikuspena gerorapenak eta zatikapenak emateko prozeduraren arauketan (18. artikuluaren aldaketa).

Era berean, kobraezintzat jo beharreko kredituen azterlana egiten ari da eta horrek hausnarketa eragin du kreditu kobraezinen aitorpena egiteko burutu beharreko izapideei eta zenbatekoei dagokienez. Hortaz, posiblea da azterlan horretatik ordenantzaren 20. artikulua aldatzeko aukera ondorioztatzea.

B. AURREKONTU-BETEARAZPENAREN OINARRIAK ALDATZEA

Izapidetzea hasi zen urtea:

2018

Proposamenaren xedea:

Gastua onesteko prozedura eta kontratazio-mekanismoak arautzea, horretarako gardentasun- eta konkurrentzia-bermeak ezarriz eta beharrezkoa ez den burokrazia saihestuz.

C. ZERBITZUAK EMATEAGATIKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA

Izapidetzea hasi zen urtea:

2018

Proposamenaren xedea:

Kultura- edo kirol-jarduera zehatz desberdinei aplikatu beharreko prezio publikoak onestea.