Albisteak

 

2019ko otsailaren 20ko Alkatetzaren 174. Dekretuaren bidez honako hau erabaki da:

Lehena: Abanto-Zierbena eta Ortuellan zerbitzu gune eta garapen industrialaren Plan Partzialaren Aldaketa Puntualaren hasierako onespena.

Bigarrena: Lurzoru eta Hirigintzako ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 95. Artikuluak dioenarekin bat, jendaurrean jartzen da iragarkiak argitaratuz Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta eguneroko prentsan, hogei (20) egunez. Epealdi horretan, alegazioak aurkeztu ahal izango dira. Zentzu berean, jakinarazten da espedientea Ortuellako Udalaren webgunean jarriko dela informazioa emateko www.ortuella.eus

Hirugarrena: Dekretua ekintza eremuaren gaineko eskubideen titularrei jakinaraztea.

Ortuellan, 2019ko otsailaren 22an.—Alkatea

 Ikusi BAO