Albisteak

 

Kanpainaren ezaugarri nagusiak

Aurreko urteetan bezala aurten ere Bizkaiko hainbat udalerrik abian jarri dute Nahi dudalako! kanpaina. Kanpainaren helburu nagusia da DBH euskaraz egin duten gazteek hortik aurrerako ikasketak ere euskaraz egitea.

Alkarbidek, Bizkaiko euskara zerbitzuen bilguneak, koordinatu duen proiektu honetan Bizkaiko 16 udalerrik eta 2 mankomunitatek parte hartu dute eta 15 eta 16 urteko gazteei eta euren gurasoei zuzenduta dago.

Hartzaileak

Egitasmoaren hartzaileak kanpainan parte hartu duten udalerrietako DBH3 edo/eta DBH4 ikasten ari diren gazteak eta horien gurasoak dira.

Helburua

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailan ari diren gazteek hortik aurrerako ikasketetan ere euskarazko eredua aukeratzea eta horretarako behar duten informazio guztia ematea, gazteoi zein euren gurasoei. Informazio hori www.nahidudalako.eus webgunean dute ikusgai.

Parte hartzaileak

Bizkaiko 16 udal eta 2 mankomunitate. Guztira, honako 18 hauek:

  • Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Berango, Bilbo, Elorrio, Enkarterriko Mankomunitatea, Erandio, Etxebarri, Getxo, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Txorierriko Mankomunitatea, Zierbena.

Kanpainaren edukia eta euskarriak

Kanpainaren ardatza www.nahidudalako.eus webgunea da. Bertan gazteek Batxilergoa zein Lanbide Heziketa euskaraz egiteko duten eskaintzaren berri zehatza jasoko dute. Unibertsitateko eskaintza zein den ikusteko aukera ematen du web guneak eta horrekin batera, etorkizunera begira, izan ditzaketen hainbat zalantza argitzeko balioko die.

Aurten, kanpaina berrikuntza batekin dator: bideo bat grabatuko da partehartzaile guztiekin eta euskararekin izan duten harremanaren eta esperientziaren berri emango dute.

Gainera, web gunean sartu eta inkestan parte hartzen duten gazteek hainbat sari irabazteko aukera izango dute, hola nola, IPAD MINI 4 wifi, 128 GB, POLAR M 600 eta OPARI TXARTELAK (75 € kirol materialean eta 75 € kultura materialean).
Web gunearekin batera kanpainaren berri emateko diptikoa banatu zaie kanpaina bultzatu duten udalerrietako gazteei eta gazteon gurasoek kanpainaren nondik norakoak azaltzen dituen gutuna jaso dute etxean. Guztira, 8000 esku-orri baino gehiago banatuko dira Bizkaiko 29 udalerrietan.

Horrekin batera gazteentzako hainbat hitzaldi ere antolatu dira, euretan euskaraz ikastearen garrantzia nabarmendu eta www.nahidudalako.eus web gunean zer aurkituko duten azalduko zaie gazteei. Iban Garatek, Xabi Hook, Ane Guriak eta Elenak “La Basuk” emango ditu hitzaldiak eta euretan, euskarak beraien bizimoduan izan duen garrantzia azaldu eta gazteak horren inguruan gogoeta egitera bultzatuko dituzte.