Albisteak

 

Argibide orokorra

Psikomotrizitate tailerra Ortuellan erroldatuta edo herriko ikastetxe batean ikasten duten haurrei bideratuta dago.

Iharduera honetan aurtengo ikasturtean 2 urteko gelan dauden eta 12 urte bitarteko ikasleek hartu ahal dute parte.

Partaide bakoitzak behar duena kontutan edukiz gero lan egiteko modua moldatuko da:

  • Psikomotrizitate prebentiboa: helburua umea bere adin berbera dutenen artean garapen motorra, komunikatibo, afektibo eta soziala  bultzatzea da.
  • Psikomotrizitate terapeutikoa: helburua bere garapen kronologikoari dagokion etapa ebolutiboa lortzea da.

Kurtsoaren hasieran umeei zenbait psikomotor proba egingo zaizkie haien garapen ebolutiboa ezagutzeko. Bestaldetik, elkarrizketa bat egingo da familiekin haien seme-alaben beharrak ezagutzeko (zerbait ezagutu behar izatekotan). Umearen garapen maximoa lortzen laguntzeko Informazioa batzea da lehenengo elkarrizketa honen helburua.
 
Ordutegia

  • Astelehena, asteazkena eta ostirala: 16:45tik  18:15era
  • Asteazkena: 15:00etatik a 16:30era
  • Asteartea eta osteguna: 18:00etatik 19:30era

Taldeak adina eta bakoitzaren beharren arabera antolatuko dira.

Saioak 90 minutu iraungo dute.

Argibide batzarra:

Irailaren 19an, ostegunean, arratsaldeko 18:00etan informazio batzar bat gauzatuko da OKEko (Ortuellako Kultur Etxea) Hitzaldi gelan.

Edozein kontsultarako jarri harremanetan arduradunarekin: Mikel Tejedor 639014508

 Fitxa (PDF 212KB)