Albisteak

 

Ortuellako Hirugarren Adinekoen Kultur Asteak, bere XX. edizioa beteko du aurten, eta datorren astelehenean ekitaldiz beteriko egitaraua hasiko da, bizitasun handia duen eta udalerriko gizarte eta kultura-sarean oso inplikatuta dagoen kolektiboari zuzenduta dagoen astea, hain zuzen ere. Aste hau azaroaren 9ra arte luzatuko da.

Programatutako ekitaldiei dagokienez, astelehenean Taichi erakustaldi bat egongo da, 18.30ean. Gero, La evolución minera de nuestra comarca y la transformación de nuestros barrios hitzaldiak jarraituko dio, Eneko Perez Goikoetxea historialariaren eskutik.

Asteartean, "Green Book" filmarekin zinea izango da, eta asteazkenean, berriz, antzerki saioa, Trapagarango Laguntasuna elkartearen eskutik.

Jardueren agenda osatzeko, ostegunean San Jorge abesbatzaren eta Uriosteko Orfeoiaren emanaldi handia izango da, eta ostiralean Oliver magoak haurrentzako emanaldia eskainiko du, txutxe-banaketarekin. (Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea jarduera honetarako: larunbata azken eguna, Ortuellako Erretiratuen Elkarteko bazkideentzako bazkaria ospatuko da, 75 urteko pertsonei omenaldia eta Dantzaldi Handiarekin, Maran orkestraren eskutik.

Ekitaldi guztiak Gorbea aretoan izango dira eta antolakuntza Ortuellako San Felix Erretiratuen Elkarteari dagokio, Ortuellako Udaleko Gizarte Ekintza Sailaren eta Bizkaiko Aldundiaren laguntzarekin.