Albisteak

 

Ortuellan egindako Gabonetako erosketek protagonista berezia izango dute berriro. Bederatzigarren urtez jarraian, Ortuella Gurea merkatarien elkarteak Gabonetako Jeinuaren zozketa berria antolatuko du, eta honen bidez saritutako erosleen artean mila euroko hiru txartel banatuko ditu.

Nahi duten herritarrek zozketa magikoan parte hartu ahal izango dute, kanpainari atxikitako establezimenduetan erosketak eginez. Horretarako, 30 euroko balioa duten tiket bat edo batzuk kontsumitu beharko dituzte saria eskuratzeko.

Erosketa epeari dagokionez, hau azaroaren 1etik abenduaren 12ra izango da (biak barne); zozketa, berriz, abenduaren 15ean izango da, 19: 30ean, Otxartaga plazan. Halaber, saridunak abenduaren 17an izango du, 10:30etik 13:30era bitartean, bere saria jeinuaren kanpainari atxikitako establezimenduetan kontsumitzeko.
1.000 euroko hiru sariak jasotzeko ezinbestekoa da zozketaren egunean bertan egotea. Honekin batera, erosketak zehaztutako egunean egingo dira.

Erosketak kanpainari atxikitako 5 establezimendutan egin beharko dira gutxienez, eta horietako bakoitzean gastatu beharreko zenbatekoa ez da 200 eurotik gorakoa izango establezimendu bakoitzeko. Eta zozketaren oinarriak establezimenduaren barruan kontsultatu ahal izango dira.

Txikientzako marrazki lehiaketa

Ortuella Gureak antolatutako beste ekimenetako bat herriko Gabonetako Haur Marrazketa Lehiaketaren 11. edizioa da. Hau, 3 urtetik 12 urtera bitarteko umeek parte hartu ahal izango dute, eta aurtengo leloa honakoa izango da: "Marraztu Gabonak!".

Marrazkiak entregatzeko epea azaroaren 25etik abenduaren 9ra bitartekoa izango da, lehiaketaren iragarkia agertzen den kanpainari atxikitako saltokietan egin beharko da.