Albisteak

 

Azaroaren 29ra arte, OKEren erakusketa aretoan "Euskadiko Gerra Zibileko protagonistak uniformetasunaren bidez" erakusketa izango dugu ikusgai.

Erakusketa honek, euskal lurrean izandako gatazka honetako 19 uniforme adierazgarrienak erakusten ditu, erreprodukzio eta pieza originalekin. Bisitariek Gerra Zibilean aurrez aurre zeuden bi blokeak osatzen zituzten miliziak, segurtasun-gorputz eta tropa erregularrak bereizten zituzten uniformeak aurkitu ahal izango dituzte. Era berean, Gerrako Haurrek, boluntarioek eta hainbat herrialdetatik gatazkan parte hartzera etorritako borrokalariek ere bere lekua izango dute.

Ordutegia honakoa izango da: goizez, astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik), 09:30etik 13:30era, eta arratsaldez, 16:00etatik 21:00etara.

Frentes de Euzkadi Birsortze  Historikoaren Elkartea antolatua, Ortuellako Memoriaren Mahaiaren, Ortuella Udalaren lankidetza aktiboa izan du.