Albisteak

 

Jardunaldia 11:30tan hasi da, Otxartaga plazan, herriko ikastetxeek adostutako manifestuaren irakurketarekin, eta, ondoren, martxari ekin diote. Ibilaldiari dagokionez, "Ortuella, haurren eskubideen alde” leloa zuen pankartaren atzean joan diren ikastetxeetako ikasleak, irakasle eta herriko hainbat jende parte hartu du. Ibilbidean, Ortuellako zentroetako ikasle eta irakasleak parte hartu dute- Otxartaga Ikastetxea, San Felix eta IESa-. "Eskerrak eman nahi dizkiet gaur martxara hurbildu diren ikastetxe eta pertsona guztiei, eguraldi txarra egon arren erakutsi duten konpromisoagatik. Gainera, aurtengoa edizio berezia da, Haurrekin Adiskidetsua den Hiria garela egiaztatzen duen ikurra jaso dugulako", azpimarratu du Saulo Nebreda alkateak.

Udaltzaingoa eta Babes Zibileko langileak errepide orokorra mozteaz eta trafikoa arautzeaz arduratu dira, eta Unicefeko eta Ortuellako elkarteetako boluntarioek, berriz, ikasleak babesteko segurtasun-kordoi bat osatu dute, ikasleak babesteko. Ibilaldia puntu berean amaitu da -Otxartaga parkean-, bertan zirkulu handi bate gin dute partaideek eta amaiera txalo hunkigarri batekin borobildu da.

Ortuellak Haurrekin Adiskidetsua den Hiria (CAI) seinalea inauguratu du
Gaur ere, bestelade, inauguratu da, Otxartaga plazan, Ortuella Haurrekin Adiskidetsua den Hiria egiztatzen duen ikurra, UNICEFen eskutik. Saulo Nebreda alkateak ikur hau "herri guztiarentzat merezimendu osoko sari bat" dela azpimarratu du. "Guztiok horrela kontsideratzea gustatuko litzaidake, arduradun asko dituen mugarria baita, guztiona da", esan du.