Albisteak

 

Udalaren osoko bilkurak, 2019ko Urriaren 31ko ohiko batzarrean, Alokairu sozialeko udal etxebizitzak esleitzeko metodoa aldatzea, behin -behinean onartu zuen.

Horren gaineko espedientea jendaurrean azalduko da, ondoko artikuluotan agindutakoaren arabera: 1) Tokiko Ogasunei buruzko, abenduaren 16ko 9/2005, Foru Arauaren 16.1 artikulua; eta 2) Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikulua. Espedienteak iragarki -oholean jarriko dira hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Adierazitako epe horretan, interesdunek espedienteak aztertu eta egoki iritziko dieten erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

Aipatutako epean erreklamaziorik egiten ez bada, ordura arte behin -behinekoa izandako erabakia behin betikotzat hartuko da, eta horretarako ez da beharrezkoa izango osoko bilkurak hartzea, 9/2005ko Foru Arauaren 16.3 artikulua betetzen.

Informazio gehiago:

Aurretiko Kontsulta Tramitea irekitzen da Ortuellan. Biztanleriaren, Organizazioen eta Elkarteen iritzia eta proposamenak jasotzea du helburu, Odenantza baten eguneratzean.
Eguneratuko diren testuak, Ortuellako udalerrian etxebizitza sozial baten errentariak onartzeko eta hautatzeko oinarriak aldatzea.

Iritziak aurkezteko epea, urriaren 4ean hasiko da eta urriaren 17an amaituko da.

Posta elektronikoa: info@ortuella.eus

Dekretua (PDF 21KB)

Oinarriak (PDF 494KB)