Albisteak

 

Udalaren osoko bilkurak, 2019ko urriaren 31ko ohiko batzarrean, Zerga eta Tasak arautzen dituzten Zerga Ordenantzen aldaketak eta Prezio Publikoak arautzen dituzten Ordenantzen moldaketak, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera eraenduko dutenak, behin- -behinean onartu zituen.
 
Horren gaineko espedienteak jendaurrean zalduko dira, ondoko artikuluotan agindutakoaren arabera: 1) Tokiko Ogasunei buruzko, abenduaren 16ko 9/2005, Foru Arauaren 16.1 artikulua; eta 2) Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikulua. Espedienteak iragarki -oholean jarriko dira hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Adierazitako epe horretan, interesdunek espedienteak aztertu eta egoki iritziko dieten erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte.
 
Aipatutako epean erreklamaziorik egiten ez bada, ordura arte behin -behinekoa izandako erabakia behin betikotzat hartuko da, eta horretarako ez da beharrezkoa izango osoko bilkurak hartzea, 9/2005ko Foru Arauaren 16.3 artikulua betetzen.
 
Hauexek izango dira jendaurrean azalduko diren espedienteak: 

  • Estolderiaren Tasa arautzen duen Zerga Ordenantza.
  • Udal Hilerriaren gaineko Tasa arautzen duen Zerga -Ordenantza
  • Eguneko zentroa eta etxez etxeko laguntza zerbitzua erabiltzeagatiko prezio publikoa arautzen duen Ordenantza.
  • Agirien Kopia edo Inprimaketaren Tasa arautzen duen Zerga -Ordenantza.
  • Kontrolatu gabeko Abereak Jasotzearen gaineko Tasa arautzen duen Zerga- -Ordenantza.
  • Ibilgailuak Bide Publikoetatik Kentzearen, Ibilgetzearen eta Udal Instalazioetan Uztearen prezio publikoa arautzen duen Zerga -Ordenantza.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza.
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza.
  • Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza.
  • Hiri -lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza.
  • Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza.
  • Hirigintza Baimenaren gaineko Tasa arautzen duen Zerga -Ordenantza.
  • Auto Taxien Baimenaren gaineko Tasa arautzen duen Zerga -Ordenantza.
  • Jabari Publikoaren Erabilera Pribatiboaren edo Aprobetxamendu Bereziaren Tasa arautzen duen Zerga -Ordenantza.
  • Zerbitzuak emateagatiko, jarduera eta instalazioengatiko eta lokalak ireki eta ezartzeagatiko tasak arautzeko ordenantza fiskala.
  • Zerbitzu publikoen prezio publikoak arautzen dituen Ordenantza.
  • Zarama Bilketaren gaineko Tasa arautzen duen Zerga -Ordenantza.
  • Animaliak edukitzearen eta babestearen gaineko Ordenantza.