Albisteak

 

Ortuellako hamar auzotar kontratatuko ditu Udalak "Ortuella Lanekin 2019" enplegua Sustatzeko Programaren bidez. Lanbide-EPZ diruz lagundutako ekimena da honakoa, Eusko Jaurlaritzak eremu eta udalerri behartsuenetan sustatzeko enplegu plana lagunduta dagoena.

Kontratatzen diren pertsonek lanaldiaren ehuneko 75a izango dute 6 hilabetez. 2 ofizial eta 8 peoi lanpostu eskainiko dira, udalerrian irisgarritasuna hobetzeko eta espezie inbaditzaileak garbitzeko jarduerak betetzeko. Kontratuen hasierari dagokionez, hauek 2019ko abenduaren azken astean hasiko dira.

Programaren kostu osoa; soilik soldatei, Gizarte Segurantzari eta kontratua amaitzeagatiko kalte-ordainei dagokienez, 156.539,23 eurokoa izango da, eta horietatik 125.000 euro Lanbidek jarriko ditu. Gainerakoa, hau da 31.539,23 euro, Ortuellako Udalak jarri ditu.

Kontratatutako pertsonek egingo dituzten lanei dagokienez, hemen aipatzen ditugu nabarmenak: Udalerrian barreiatuta dauden berdeguneak berroneratzea, belar-sastrakak kentzea eta landare-inguruneak leheneratzea. Honekin batera, zuhaitz eta landare-espezie autoktonoak landatzea.

Bestalde, Enplegu Programa honetan parte hartzen duten pertsonek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko herrialdetako nazionalitatea izatea eta Europar Batasunetik kanpoko atzerritarrak izanez gero, lan-baimena eta legezko bizileku-baimena Espainian izatea.
  • Hemezortzi urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez luzatzea.
  • Zereginak behar bezala betetzeko ezgaitzen dituen ezintasun funtzionalik ez izatea.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena eman duena, erabateko prestasunarekin, bai eskabidea aurkezten denean, bai kontratatzen denean.
  • Ortuellan erroldatuta egotea 2013/01/01 baino lehen.

Gainera, kolektibo hauetakoak izan beharko dute, dagozkien ehunekoetan:

  • Gutxienez, kontratazio guztien ehuneko 30a: diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) titular edo onuradun izango dira.
  • Gainerako ehuneko 70a honako kolektibo hauetako pertsonen kontratazioak izango dira: 35 urtetik beherakoak edo adin berdinakoak , 45 urtetik gorakoak, kontratazioaren aurreko 180 egunetan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon direnak, iraupen luzeko langabeak, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan daudenak, ezgaitasunen bat dutenak, familia-erantzukizunak dituzten emakumeak eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak.
  • Kontratatutako pertsonen ehuneko 40a, gutxienez, emakumeak izango dira.
  • Kontratatutako pertsonen ehuneko 15a gutxienez 55 urtetik gorakoak izango dira.

La eskaintzak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean argitaratuta daude 2019-11-20tik, eta izena emateko epea astebetez irekita dago, gutxi gorabehera, kode hauekin:

  • Ofizial lan eskaintza: 162019013977

  • Peoi lan eskaintza: 162019013968
  •