Albisteak

 

Ortuellako herritarrek kirol-orientatzaile baten zerbitzuak izango dituzte hemendik aurrera, eta bere eginkizuna anbulatoriora bideratzen diren herritarrei osasun-egoera hobetzen laguntzea izango da.

Profesional honek udal anbulatoriotik eskaintzen ditu bere zerbitzuak; astearte eta ostegunetan (11:00etatik 13:00etara), eta zentrora bidaltzen dituzten herritar guztien zerbizura egongo da, bereziki, osasuna hobetzeko ariketa fisikoa egitea gomendatzen zaienei.

Zerbitzu honen bidez gauzatzen den prozesuari dagokionez, honako fase hauetan laburbil daiteke::

  1. Aurretiko hitzordua ematen da eta lehenengo saioan azterketa biometrikoa egiten da; hau da, pisatu, neurtu, hidratazio-maila gorputz-masaren ehunekoa egiaztatu …
  2. Udalerriak dituen baliabideekin, nola-noiz eta zenbat ariketa fisiko egin behar duen gomendatzen zaio pazienteari. Informazio guzti honekin, pazientearen eboluzioa ikusiko da (lehengoa eta gerokoa).

Lehen hitzordua anbulatorioak berak emango du. Hurrengoetan, berriz, prozesuaren kontrola kirol orientatzaileak eramango du.