Albisteak

 

Gero eta gutxiago falta da Eguberria bere magiarekin Ortuellara iristeko. Gure udalerriak egun seinalatu hauek ospatzeko jardueraz beteriko programa bat diseinatu du abenduaren 13tik urtarrilaren 7ra.

Hasteko datorren abenduaren 13an, Itxaropenaren Zuhaitza piztuko da 19:00etatik aurrera Mendialden, tunelaren ondoan. Egun horretatik Aurrera, Olentzeroren postontzia egongo da OKEko atarian Gabonak bukatu arte.

Egun bat geroago, abenduaren 14an, larunbatean, Trikitixa eta akordeoi kontzertua egingo dute musika tailerretako ikasleek (Gorbea Aretoan). Bestealde, igandean Jeinuaren itzulera ospatuko dugu 19.00etan Otxartaga plazan. Honekin batera, Haur Marrazketaren 11. Txapelketaren sari banaketa izango da Pilotalekuan, “Kiki Koko” Tururututu pailazo bihurtu! emanaldi bereziarekin. Ortuellako merkatari eta Profesionalen Elkarteak bi jarduerak antolatu ditu.

Abenduaren 24an, Olentzero Eguna ospatuko da urteoroko kalejirarekin. Hau, bi abiapunti izango ditu; bata Uriostetik eta bestea La Raleratik abiatuko dira bi kolumnak. Geroago Olentzerori eta Mari Dominguiri harrera egingo zaie, gaztaina eta txokolate beroarekin, Euskaldun Berria plazan. Gurasoentzako haurtzaindegia egongo da.

Ondoren, abenduaren 26tik 29ra bitartean, Errege Magoen postontzia jarriko da OKEn eta GUP (Gabonetako Umeentzako Parkea) zabalduko da 29 arte. Egun bat geroago, "Haurrentzako olinpiadak" egingo dira atletismo moduluan.

Eta urtea agurtzeko bi aukera bikain egongo dira. Bata abenduaren 30ean izango da, Familia Kotilloiarekin frontoian ospatuko dena eta bestea urteko azken egunean, hau da abenduaren 31an, Gabon Zahar-Urte Berriko Kotilloiaz gozatzeko aukera egongo da, DJ baten musikarekin.  Herriko familientzako haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

Bestalde, azpimarratu beharrekoa da abenduaren 24tik 31ra bitartean, herriko familiek frontoian ludoteka zerbitzua izango dutela eskura, Gabonetako erosketak eroso egin ahal izateko.

Errege Magoen kabalgata eta harrera urtarrilaren 5eko arratsalde/gauean ospatuko da; Urioste izango du irteera, eta, ondoren, Bere Maiestateen harrerarekin jarraituko da Pilotalekuan. Azkenik, Adinekoentzako Errege Kotilloia izango da Gorbea Aretoan.

Herriko elkarteak beste urte batez inplikatu dira egitarauan eta Gabonetako jaiak ospatzeko jarduera ezberdinak antolatu dituzte. Jarduerak Intxaurdi eta Urioste auzoetan ospatuko dira. Bestealde, jarduera guztien xehetasunak Gabonetako agendan ikusgai daude.