Albisteak

 

2019ko abenduaren 19an 1165 zenbakiko Alkatearen Dekretuaren bidez, 2020ko urtarrilaren 23ko 15. BAOn argitaratutakoa, “2020ko ekitaldirako Zergadunen Egutegia” onetsi da, Alkatetzaren 299. Dekretuak aldatua, 2020ko martxoaren 24koa, Covid-19ko osasun-krisia dela eta.

Zergadunen egutegia 2020
Kontzeptua Kobrantza epea
Ibilgailuak espaloietatik sartzeko tasa 2020/03/02 – 2020/05/04
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga 2020/06/03 – 2020/08/03
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga 2020/09/11 – 2020/10/12
Ekonomi Jardueren gaineko Zerga 2020/09/11 – 2020/10/12
Herri lurren kanona 2020/09/17 – 2020/11/17

Adierazitako epeak igarota, ordainketak osorik egin gabe egonda, ordainarazpen aldia hasiko da.

Oharra: Trakzio mekanikoko ibilgailuen zergari dagozkion ordainketa-gutunak, 2020ko martxoaren 11tik aurrera banatu direnak eta ordaindu direnak, kontuan hartuko dira, eta ez dira berriz bidaliko aldatu den epean.

Bidali direnak eta ordaindu gabe daudenak ez dira gorde behar, ordainketa-gutunak bidaliko baitira borondatezko epean ordaintzeko epe berriarekin, 2020-06-03tik 2020-08-03ra.