Albisteak

 

Etxean konfinamenduan egiteko jarduerak

Gaur egungo egoera dela eta, ludoteka digitalaren doako zerbitzua jarriko da martxan Aste Santuko eta Pazko asteko egun hauetan.

Ludoteka Digitala

Egunez egun, apirilaren 9tik 17ra, igandea eta astelehena, hilak 12 eta 13 izan ezik, jardueren eta edukien proposamen hauek ludoteka digitalerako webgune batera igoko dira, 3 urtetik gorakoentzat, etxean egiteko:

Kirol-jarduerak
Erronkak
Tailerrak
Barne-jolasak
Gaitasun digitalak
Lehiaketak
Hiri-ibilbideak

Proposamenak (irakurgaiak, filmak)

Webgune horren erabilerari buruzko zalantzak argitzeko txat bat izango du erabilgarri.

Proposatutako jarduerak eta edukiak egunez egun zintzilikatuko dira, erabiltzaileek proposamen horiek egunero egin ditzaten. Hala ere, proposamen horiek biltegi batean geratuko dira, hurrengo egunetan berriz ere eskuratu ahal izateko.

Webguneak ere erlaitz bat izango du, zerbitzu honen erabiltzaile gisa izena eman ahal izateko, eta horrek erabileraren jarraipena egiten lagunduko digu. Bertan erregistratzera animatzen zaituztegu.

Proposamena haurren eta familien gustukoa izatea espero dugu, eta Ortuellako bizilagunen artean zabaltzea.

Eta, azkenik, sareetan partekatzera gonbidatzen zaituztegu #ortuellakoludotekadigitala traola erabiliz, proposatutako jarduerak eginez.

Argazki erakusketa online

Ortuellako Udalaren webgunean, online bertsioan, Luismi García Vega Ortuella argazkilari auzokidearen erakusketa hartu dugu berriz ere, etxean egon behar dugun egun hauetan.

Egunero argazki serie honen irudi bat erakutsiz joango gara, gure inguruko ikuspegiaz gozatu eta balioan jartzeko asmoarekin.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Luismiri egindako lanagatik, eta proposamena gustatuko zaizuela espero dugu.

'Ortuella Leihotik' argazki-deialdia

Eta erakusketarekin batera, argazki-deialdi bat egin dugu Ortuellako herritar guztiak parte hartzera gonbidatuz, beren leiho, balkoi eta terrazetatik ikusten dutenaren argazkiak bidaliz.

Argazkiak Udaleko sare sozialetan argitaratuko dira eta parte-hartzaileen artean herriko merkataritzan gastatzeko 30 euroko 5 bonu zozkatuko dira.