Albisteak

 

¿Zer ikusten duzu leihotik?

Ortuellako udaletik zuen leiho, balkoi edo terrazetatik ateratako argazkiak bidaltzera animatzen zaituztegu.

Argazkiak Udaleko sare sozialetan argitaratuko ditugu.

Parte-hartzaileen artean 30 €-ko 5 bonu zozketatuko ditugu herriko merkataritzan gastatzeko.

Bidali zure argazkia eta izena email edo WhatsApp bidez



Oinarriak

Parte-hartzaileak:

  • Ortuellako bizilagunak, adin guztietakoak. Adingabea izanez gero, haren legezko ordezkariak baimenduko du parte-hartze hori.

Egunak:

  • apirilaren 9tik 30era.

Ordutegia:

  • Deialdia apirilaren 9an (osteguna) hasiko da, 10: 30ean, eta apirilaren 30ean (osteguna) amaituko da, 22: 00etan.

Izen-emateak:

  • Ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea. Argazkia bidalitakoan, egilea parte-hartzaile gisa erregistratuta geratuko da.

Baldintzak:

  • Argazkian etxeko leihotik edo balkoitik ikusten den paisaia bat ikusi behar da.
  • Bidaltzen den argazki bakoitza Udalaren sare sozialetara igoko da, parte-hartzaile bakoitzak egindako lana azaltzeko.
  • Argazkia, izen-abizenekin batera, apirilaren 30a baino lehen bidali behar da, honela:
  • Baldintzak betetzen ez dituzten argazkiak baztertu egingo dira.
  • Pertsonen duintasunaren aurkako edozein irudi deskalifikatu egingo da.
  • Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar.

Sariak:

  • Tokiko merkataritzako 30 euroko bost bonu zozkatuko dira, parte-hartzaile guztien artean.
  • Argazki bat baino gehiago bidali ahal izango da parte-hartzaile bakoitzeko, baina zozketarako behin bakarrik hartuko da kontuan egilea.
  • Sariak Ortuellako Udalaren webgunean emango dira ezagutzera maiatzaren 6tik aurrera.
  • Saria lortzen dutenek OKEtik pasa beharko dute bonoa jasotzera maiatzaren 11tik aurrera edo egungo egoera normalizatu ondoren.

 Oinarriak (PDF 377KB)