Albisteak

 

Ortuellako Udalak konfinamendu garai honetan ikasleen euskara mailaren galera saihestu/gutxitu/minimizatu nahi du.

Asmoa da ume eta gaztetxoei, 6 eta 14 urte bitartekoei, euskara praktikatzeko aukera bat eskaintzea. Horretarako boluntario sare bat sortu nahi dugu haiekin astean ordu eta erdiz euskaraz mintza daitezen umeek duten euskara mailaren galera moteltzeko.

Umeen familiak eta boluntarioak harremanetan jarriko ditugu gurasoekin adostutako egun eta orduetan haien seme-alabek euskara praktika dezaten, astean hiru aldiz (ordu erdiko saioak) on line.

Egitasmoa aurrera eramateko beharrezkoa dugu haiekin euskaraz mintzatzeko boluntarioen sarea sortzea.

Izen emateko epea maiatzaren 7tik 18ra arte.

ANIMA ZAITEZ!

Iragarkia (PDF 201KB)

Boluntarioen fitxa (PDF 153KB)

Izen-emateko fitxa (PDF 157KB)