Albisteak

 

LEHENENGOA: Honako aldaketa hauek onartzea COVID-19 KRISIAREN AURKAKO DIRU-LAGUNTZEN PROGRAMA arautzen duten oinarrietan:

4. atalean, zenbatekoei dagokiona, 2. Puntua honela geratzen da idatzita:

2.- 500 euroko zenbateko finkoa emango zaie martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuak, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 10. artikulua aldatzen duenak, ezarritako establezimenduen itxieraren eraginpean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoei, baldin eta diru-laguntza hau eskatu aurreko hilabetean fakturazioa gutxienez % 50 murriztu bazaie egoera deklaratu aurreko seihileko naturalean egindako batez bestekoarekin alderatuz. Pertsona fisiko edo juridikoak ez badaramatza alta emanda diru-sarreren murrizketa egiaztatzeko eskatzen diren 6 hilabete naturalak, jardueraren aldia kontuan hartuta egingo da balorazioa. Fakturazioaren murrizketa hori 8. puntuan eskatutako dokumentazioa aurkeztuta justifikatu beharko da.

5. atalean, pertsona edo enpresa onuraduna izateko baldintzei buruzkoan, a) eta f) idatz-zatiak aldatu dira, eta honela geratu dira idatzita:

a) Ezabatu egiten da.

……

f) Zerga-egoitza eta/edo jarduera garatzeko lokala Ortuellako udalerrian egotea.

BIGARRENA: eskabideak aurkezteko hasierako epea bost (5) egun baliodun luzatzea.

HIRUGARRENA: COVID-19ren hedapenak eragindako osasun-krisiak eragindako larrialdi-egoera kontuan hartutako erabaki hau Osoko Bilkuraren berrespenaren mende jartzea berehala aplikatzeko akordioak hartu behar baitira