Albisteak

 

Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara

Gimnasioa toki segurua da. Dena guztiz garbitu eta desinfektatu da irekitzeko. Hortaz, gimnasioa irekiko da Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako gomendio guztiak betez.

Makina gela

  • Gune guztietan edukiera urriagoa izango da, erabiltzaileen arteko tartea bermatzeko osasun neurriei jarraituz.
  • Korridoreak eta eremuak seinaleztatuta egongo dira.
  • Makina gela erabiltzeko ordu bateko txandak egongo dira.
  • Gimnasioaren ordutegia izango da, astelehenetik ostiralera:
    • Goizean, 9:00etatik 13:00etara.
    • Arratsaldean: 17:00etatik 21:00etara.
  • Aldagelak itxiak mantenduko dira.

Sartzeko hitzordua

  • Erreserba bakarrik egin dezakete gimnasioko bazkideak.
  • Erreserba egiteko:
  • Erreserba 2 egun lehenagotik, gehienez ere, egin ahal izango da.

Sarrera librea

  • Sarrera libreak salgai egongo dira edukiera ez bada betetzen erreserbekin, txanda eta egun horretarako.
  • Sarrerak erosteko txartelaz ordaindu behar dira.
  • Bazkideak baita sartu daitezke hitzordua hartu gabe baina bakarrik edukiera ez bada betetzen erreserbekin.

Jarraitu beharreko arauak

  • Higiene neurriak:
    • Ez joan instalazioetara ondoezik egonez gero edo sukarra izanez gero.
    • Gorde beti 2 metroko tartea.
    • Eremu erkideetan ez egon behar baino denbora gehiago.
    • Eskuak sarri garbitu, eta behar bezala erabili gailuak, hala nola gel hidroalkoholikoa, botatzeko papera eta paperontziak.
    • Barrualdean eta gune erkideetan, maskara nahitaezkoa da. Kanpoaldean, ez da beharrezkoa, elkarren arteko tartea gordez gero.
  • Makina gelan jarraitu beharreko arauak:
    • Aktibitatea hasi aurretik eskuak garbitu behar dira.
    • Aktibitatea bukatuta eskuak zien erabilitako materiala garbitu behar dira.
    • Sartzeko beharrezkoak dira 2 eskuoihal, bata izerdia kentzeko eta bestea makina babesteko.
    • Gomendagarria da eskuoihalaren tamaina pertsonarena bezalakoa izatea bere luzera osoa estaltzeko.
    • Aktibitaterako ekarri behar dira oinetako espezifikoak.
    • Gomendatzen da eskumuturrak erabiltzea eskuak aurpegia ukitu ez dezaten.
    • Pertsona bakoitzak bere botila erabiliko du.