Albisteak

 

Ordutegia: 11:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Igerilekuak toki segurua dira. Dena guztiz garbitu eta desinfektatu da irekitzeko. Hortaz, igerilekuak irekiko dira Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako gomendio guztiak betez.

Igerilekuak eta solarium eremuak

  • Gune guztietan edukiera urriagoa izango da, erabiltzaileen arteko tartea bermatzeko osasun neurriei jarraituz.
  • Korridoreak eta eremuak seinaleztatuta egongo dira.
  • Igerilekua zein solariuma erabiltzeko bi txanda izango dira, goizeko eta arratsaldekoa:
    • Goizean, 11:00etatik 15:00etara.
    • Arratsaldean: 16:00etatik 20:00etara.
  • Abonuak egiteko hitzordua eskatu behar da:
  • Abonuen prezioak:
    • Heldu erroldatuta: 32,83€
    • Heldu ez erroldatuta: 50,31€
    • Umea erroldatuta: 15,52€
    • Umea ez erroldatuta: 30,00€
    • Familiarra erroldatuta: 45,77€
    • Familiarra ez erroldatuta: 69,79€

Sartzeko hitzordua

  • Abonatuek bakarrik egin ahal izango dituzte erreserbak.
  • Erreserba egiteko:
  • Erreserba 2 egun lehenagotik, gehienez ere, egin ahal izango da.

Sarrera librea

  • Sarrera libreak salgai egongo dira edukiera ez bada betetzen erreserbekin, txanda eta egun horretarako.
  • Sarrerak erosteko txartelaz ordaindu behar dira.
  • Abonatuak baita sartu daitezke hitzordua hartu gabe baina bakarrik edukiera ez bada betetzen erreserbekin.

Jarraitu beharreko arauak

  • Higiene neurriak:
    • Ez joan instalazioetara ondoezik egonez gero edo sukarra izanez gero.
    • Gorde beti 2 metroko tartea.
    • Eremu erkideetan ez egon behar baino denbora gehiago.
    • Eskuak sarri garbitu, eta behar bezala erabili gailuak, hala nola gel hidroalkoholikoa, botatzeko papera eta paperontziak.
    • Barrualdean eta gune erkideetan, maskara nahitaezkoa da. Kanpoaldean, ez da beharrezkoa, elkarren arteko tartea gordez gero.
  • Igerilekuan jarraitu beharreko arauak:
    • Sorosleen jarraibideak uneoro bete.
    • Uretan sartu aurretik eta igerilekutik atera aurretik dutxa hartu behar da, igerilekuetako barrutian dauden dutxetan.
    • Dutxan, txankletak eraman behar dira jantzita, eta instalazioan ibili bitartean ere bai.
    • Igerian egiteko txanoa eta betaurrekoak erabiltzea derrigorrezkoa da.
    • Ezin dira erabili elementu lagungarririk.
    • Uretan, elkarren arteko segurtasun tartea gorde behar da.
  • Solarium eremuetan jarraitu beharreko arauak:
    • Debekatuta egongo da instalazioetako itzalkinak, hamakak edo etzaulkiak erabiltzea.
    • Norbanako itzalkinak, hamakak edo etzaulkiak etxetik ekarri daitezke.