Albisteak

 

Informazioa:

  • Adina: 14 urtetik gorakoak
  • Plaza mugatuak: Ikastaro honetan, KOBID-19k sortutako egoera dela eta, talde bakoitzak gehienez 24 pertsona izango ditu; 25 eta 48 pertsona artean badaude izena emanda, ostegunetan 18:00etatik 19:30era beste talde bat egingo da. Eta kopurua handiagoa balitz, hiru hilabeteko ikastaroak egin beharko lirateke ahalik eta jende gehienak parte hartu ahal izateko. Ortuellan erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute. Plazarik lortzen ez dutenak itxaron-zerrendan geratuko lirateke.
  • Eguna(k): Astelehenak (beharrezkoa bada, ostegunetan ere bai)
  • Ordutegia: 19:00-20:30 (edo 18:00-19:30 osteguna balitz)
  • Lekua: Gorbea Aretoa
  • Ikasturtearen hasiera: Zehazteke
  • Ikasturte amaiera: Maiatzak 31
  • Ikasturtearen hasieran, eskola-egunen egutegia banatuko da. Egutegia aldatzen bada, lehenbailehen jakinaraziko da.
  • "Polunpak" Musika eta Kultura Elkarteak eskolak doan emango ditu.

Osasun-arauak:

  • Puntuala izango da, bai sartzerakoan bai irteterakoan, espazioa behar bezala garbitzen dela ziurtatzeko eta jardueraren garapenari ez eragiteko.
  • Sarrera eta irteera modu ordenatuan egin beharko dira, udalak edo erakunde arduradunak ezarritako jarraibideak betez.
  • Bertaratuek 1,5 metroko distantzia mantendu beharko dute pertsonen artean eta begiralearekin.
  • Sarreran hidrogela egongo da. Derrigorrezkoa izango da jarduera hasi aurretik eskuak desinfektatzea.
  • Seinaleztatutako komuna bakarrik erabili ahal izango da.
  • Bakoitzak bere maskara eramango du, eta maskara hori nahitaez erabili beharko da jarduerak irauten duen bitartean.
  • Materialen bat erabili behar bada, egunero eraman eta ekarri beharko da, eta ezin izango da inon biltegiratuta utzi.
  • Ezingo da inolako materialik partekatu parte-hartzaileen artean.
  • Taldeak edo/eta bikoteak egonkorrak izango dira, eta ikasturtean zehar ezingo dira aldatu, kutsatze berriak saihestuko dituzten "burbuila" taldeak mantentzeko.
  • Edozein sintoma izanez gero, pertsona ez da jarduerara joango, eta berehala jakinaraziko dio, neurri egokiak hartzeko.
  • Ez da taldera itzuliko Kobid-19 ez duela egiaztatu arte.
  • Uneoro, jardueraren edo/eta lokalaren arduradunen jarraibideak errespetatuko dira.

Euskal dantzak izen-emote fitxa (PDF 60,3KB)