Albisteak

 

Argibide orokorra

Psikomotrizitate tailerra Ortuellan erroldatuta edo herriko ikastetxe batean ikasten duten haurrei bideratuta dago.

Iharduera honetan aurtengo ikasturtean 2 urteko gelan dauden eta 12 urte bitarteko ikasleek hartu ahal dute parte.

Partaide bakoitzak behar duena kontutan edukiz gero lan egiteko modua moldatuko da:

  • Psikomotrizitate prebentiboa: helburua umeak bere adin berbera dutenen artean garapen motorra, komunikatibo, afektibo eta soziala bultzatzea da.
  • Psikomotrizitate terapeutikoa: helburua bere garapen kronologikoari dagokion etapa ebolutiboa lortzea da.

Kurtsoaren hasieran umeei zenbait psikomotor proba egingo zaizkie haien garapen ebolutiboa ezagutzeko. Bestaldetik, elkarrizketa bat egingo da familiekin haien seme-alaben beharrak ezagutzeko (zerbait ezagutu behar izatekotan). Umearen garapen maximoa lortzen laguntzeko informazioa batzea da lehenengo elkarrizketa honen helburua.

Ordutegia

Zehazteke.
Taldeak adina eta bakoitzaren beharren arabera antolatuko dira.
Saioek 90 minutu iraungo dute.

Argibide batzarra:

Aurten, KOBID-19k eragindako mugak direla eta, ez da informazio-bilerarik egingo; beraz, aipatu nahi den edozein gai telefonoz jakinarazi beharko da eta Ortuellako Udaleko Kultura Arloko langileekin harremanetan jarri beharko da 946640200 telefonoan. Ext.: 2034, 10:30-14:30. Aurrez aurre bakarrik erantzungo da aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Osasun-arauak:

  • Puntuala izan behar da, bai sartzeko orduan, bai irteteko orduan, jardueraren garapenean ez eragiteko eta OKEn egiten diren beste jarduera batzuekin bat ez etortzeko.
  • Sarrera eta irteera modu ordenatuan egin beharko dira, jardueraren eta/edo lokalaren arduradunaren argibideei jarraituz.
  • Adingabeak jarduerara ekartzen dituztenek edo jasotzera etortzen direnek ezin izango dute OKEra sartu, arduradun bat egongo da haiekin uneoro.
  • Ikasleek begiralearekiko eta gainerako ikaskideekiko 1,5 metroko pertsonen arteko distantzia mantendu beharko dute.
  • Sarreran gel hidroalkoholikoa egongo da. Derrigorrezkoa izango da jarduerak hasi aurretik eskuak desinfektatzea.
  • Seinaleztatutako komuna bakarrik erabili ahal izango da.
  • Bakoitzak bere maskara eramango du, eta maskara hori nahitaez erabili beharko da jarduerak irauten duen bitartean.
  • Materialen bat erabili behar bada, egunero eraman eta ekarri beharko da, eta ezin izango da inon biltegiratuta utzi.
  • Ezingo da inolako materialik partekatu parte-hartzaileen artean.
  • Taldeak egonkorrak izango dira, eta ikasturtean zehar ezingo dira aldatu, kutsatze berriak saihestuko dituzten "burbuila" taldeak mantentzeko.
  • Sintomarik izanez gero, haurra ez da jarduerara joango, eta berehala jakinaraziko du, neurri egokiak hartzeko.
  • Ez da taldera itzuliko Kobid-19 ez duela egiaztatu arte.
  • Uneoro, jardueraren edo/eta lokalaren arduradunen jarraibideak errespetatuko dira.

Garrantzitsua

Familiek arau hauen berri emango diete seme-alabei, hauek errespetatzearen garrantzia azpimarratuz.

Fitxa psikomotrizitatea 2020-2021 (PDF 311KB)