Albisteak

 

2019ko otsailaren 28ko Korporazioko Ohiko Osoko bilkurak, 2/ADICIO02.19 espedientearen hasierako onarpena ebatzi du, kreditu gehigarriaren bidezko aurrekontuaren aldaketari dagokiona.

Beraz, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko abenduaren 2ko 10/2003 Foru Arauaren 15 eta 34.4 artikuluak ezartzen duen bezala, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, jendeaurrean agertuko da hamabost (15) eguneko epean, interesdunek behar direneko beharrezko alegazio eta erreklamazioak aurkez ditzaten.

Espedientea Udaleko Kontu-hartzailetzan ikusgai egongo da.

Jendeaurrean egon beharreko epean alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuaren aldaketa behin-betiko onetsia izango da.

Ortuellan, 2019ko martxoaren 1ean.—Alkatea

BAO ikusi