Albisteak

 

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA18. edizioaren milaka ale banatu dira egunotan Euskal Herri osoan.

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei       euskarazko       liburuak, musika     edota     jokoak     erosi     eta oparitzeko   aukera   paregabea   izaten dela    kontuan    hartuz,    Euskarazko Produktuen  Katalogoaren  edizio berria osatu dute Euskal Herriko 140 bat udal eta      mankomunitatetako      Euskara Zerbitzuk.

Erabilgarri eta probetxugarria
Gurasoentzako  eta  12  urte  bitarteko haur  eta  gazteentzako  ehunka  erre-ferentzia biltzen ditu edizio berri honek.

Merkatuan  dauden  produktuen  artean hautaketa     egin     da,     berritasuna, egokitasuna    eta    kalitatea    kontuan hartuta;  eta  zazpi  ataletan  sailkatuta jaso dira: musika, liburuak, aldizkariak, DVD    filmak,    jostailu    eta    jokoak,, komikiak          eta          gurasoentzako produktuak.        Gainera,        produktu bakoitzaren       gutxi       gorabeherako prezioa    ematen    da,    eta    zenbait ataletan  adinaren  araberako  banaketa egiten da.

Edizio digitala askoz ere zabalagoa eta argitaletxeen denda birtualetan zuzenean erosteko aukerarekin. Horretaz gain, http://www.katalogoa.eus/ webgunean, paperean jasotako produktuez    gain,    merkatuan    aurki daitezkeen  beste  asko  agertzen  dira. Aukera  dago,  gainera,  argitaletxearen denda  birtualera  iristeko  produktuaren gainean  klik  eginez  eta,  nahi  izatera, begiz   jotako   produktuaren   erosketa etxetik egiteko.

Urte   osoan   bizirik   eta   eguneratua dagoen gunea da www.katalogoa.eus argitaletxeek    berek    aukera    baitute produktu   berriak   zuzenean   sartzeko merkaturatu ahala eta deskatalogatuak gelditu    direnak    kentzeko.    Hartara, webgunea     urte     osoan     kontsulta daiteke,      eta      irakurleek,      beren komentarioak  egin  ahal  izango  dituzte bertan,   irakurri,   ikusi,   entzun   edota jostatzeko  hautatu  duten  produktuaren inguruan.

Paperezko      edizioari      dagokionez, aurten  120.000  ale  inguru  banatuko dira Euskal Herri osoan.

Katalogoa: http://www.katalogoa.eus/fitxategiak/dokumentuak/produktuak/katalogoa2015-2016.pdf

Zabalpen bideoa: https://youtu.be/e32uGwH7Tbs