Zifrak eta adierazleak

Ortuellako geografia 
Ortuella Bilbo handiko eskualdean dago. “Bizkaiko Antiklinalaren” parte da, eta bertan, Triano auzoko mendiak daude.

Herria Somorrostroko Bailaran dago (Bilboko ezkerraldea), eta goiko aldea eta beheko aldea bereiz daitezke.

Beheko aldean Urioste eta Nocedal auzoak eta herrigune nagusia daude; goiko aldean, berriz, Cadegal, Orconera eta Las Losinas auzoak, El Barracon eta Eskurtu gainak eta Trianoko zelaia.

Ortuellaren iparraldean Santurtzi eta Portugalete daude; hegoaldean, Galdames, ekialdean, Trapagaran; eta mendebaldean, Abanto-Zierbena.

Ortuellako erliebea oso gorabeheratsua da, eta haustura eta faila ugari ditu. Inguruko materialen mineralizazioaren ondorioz, burdin hobi aberatsak sortu ziren, eta horiexek eskualdeko historia eta ekonomia baldintzatu dituzte.

Ortuellan errekasto ugari daude, eta besteak beste, Granada edo Baite izenekoa eta Nocedal auzoko behealdea zeharkatzen duen Ballonti errekastoa azpimarratu ditzakegu. Biek Galindo ibaian isurtzen dituzte urak.