Behin betiko baja TMIZaren itzultze eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga zati proportzionalean itzultzeko eskaera egin ahal izango da. Zerga ordaindu ondoren titularrak ibilgailuaren behin betiko baja egiten badu, zergaren zati proportzionala berreskuratzeko eskubidea izango du. · Zergaren itzulketa, TMIZren ordainagiriaren titularrak eskatu behar du derrigorrez. (Ibilgailuaren jabea urtarrilaren 1an izango da). · Kontsumitu ez diren Hilabeten Zati proportzionala itzuliko da. · Ibilgailuari behin-betiko baja eman behar zaio, edozein beste motako bajak ez du itzulketaren eskubidea izango.

 Ibilgailuen Gaineko Zergaren Itzulketarako eskaera behar bezala beteta.(PDF 41 KB).

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak
  • Zergaren itzulketa, TMIZren ordainagiriaren titularrak eskatu behar du derrigorrez. (Ibilgailuaren jabea urtarrilaren 1an izango da).
  • Ibilgailuari behin-betiko baja eman behar zaio, edozein beste motako bajak ez du itzulketaren eskubidea izango.
  • Ibilgailuaren baja ziurtagiria

Legezko informazioa

  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen araudia onartzen duen Errege Dekretua
  • Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 112/2009 Foru Dekretua, uztailaren 21ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zergen kudeaketari buruzko Araudia onesten duena
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-bilketari buruzko Araudia onesten duen abenduaren 27ko 215/2005 Foru Dekretua
  • Toki Ogasunei buruzko abenduaren 16ko 9/2005 Foru Araua
  • Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 7/1989 Foru Araua (166 zenbakidun BAO, 1989ko uztailaren 19koa)
  • TMIZ arautzen duten udal ordenantza fiskalak

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.ortuella.eus webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Catalina Gibaja 1, OKE, kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Ortuellako Udaleko telefono honetara: 946 640 200

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.